14/2019 FORU DEKRETUA, otsailaren 27koa, zeinaren bidez aldatzen baitira Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak, onetsi zirenak irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuaren bidez.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuaren bidez onetsi ziren Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak.

Erakundeak esleiturik zituen eginkizunen artean honako hau zegoen: LGTB kolektiboaren eskubideen benetako berdintasuna bultzatu eta sustatzea, eta berariazko arretarako neurriak garatzea kolektibo horrek jasaten duen genero bereizkeria gainditzeko, genero desberdintasunaren aurrean zaurgarria baita.

Gero LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea onetsita, eginkizun berriak esleitu zitzaizkion Nafarroako Berdintasunerako Institutuari; horiek gauzatzeko, beharrezkoa da aldaketak egitea institutuaren egitura organikoan.

Horrenbestez, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko otsailaren 27an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Aldatzea Nafarroako Berdintasunerako Institutua erakunde autonomoaren estatutuak, onetsi zirenak irailaren 30eko 240/2015 Foru Dekretuaren bidez.

Bat.–c) letra erantsi zaio 3. artikuluaren 1. apartatuari, eta honela idatzita geldituko da:

“c) LGTBI+ pertsonen berdintasun sozialari buruzko politikak koordinatzea eta kudeatzea.”

Bi.–Estatutuen 3. artikuluko 2. apartatuaren p) letra aldatzen da, eta q), r), s) eta t) letrak gehitu dira, eta honela idatzita geldituko da:

“p) LGTBI+ errealitateari buruzko diagnostikorako azterlanak egitea.”

“q) LGTBI+ pertsonak ez direla diskriminatzen bermatzeko, proposamenak eta gomendioak egitea politika publikoetarako, LGTBI arloko prestakuntzarako eta jarduketetarako.”

“r) Bultzatzea LGTBI+ pertsonen eskubideak txerta daitezela politika publiko sektorialen formulazioan, abiaraztean, jarraipenean eta ebaluazioan.”

“s) Bermatzea ongi aplikatzen eta benetan betetzen direla Nafarroako Gobernuak onetsitako jarraibideak, LGTBI+ Pertsonen Berdintasun Sozialari buruzko ekainaren 19ko 8/2017 Foru Legea garatzeko Ekintza Planari dagokionez.”

“t) Indarra duten xedapenek esleitutako edo agindutako gainerako eginkizunak.”

Hiru.–Estatutuen 5. artikuluko 3. apartatua aldatzen da, eta honela idatzita geldituko da:

“3. Gobernu Kontseiluak, bidezko baderitzo, baimena ematen ahalko die berdintasunaren arloan aritzen diren organo eta entitateen ordezkariei bilkuretan parte har dezaten, bereziki mugimendu feministaren eta elkarteen mugimenduaren entitateetakoei, LGTBI+ kolektiboetakoei, tokiko eragileei eta emakumeen aurkako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR