14/2019 FORU AGINDUA, urriaren 25ekoa, Kultura eta Kiroleko kontseilariak emana, unibertsitateko tituludunentzako bi prestakuntza bekaren deialdia egiten duena, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko. DDBN identifikazioa: 479412.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak bi prestakuntza bekaren deialdia egin nahi du unibertsitate tituludunentzat, dokumentuak eta artxiboak kudeatzearen arlorako.

Beka horiek iragarriz eta emanez Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, artxiboen arloan eskumena duen departamentuari ordenamendu juridikoak esleitutako eginkizunak hobeki betetzea, zehazki Artxiboei eta Dokumentuei buruzko apirilaren 4ko 12/2007 Foru Legeak esleitutakoak; eta bestetik, unibertsitateko tituludunen prestakuntza sustatzea, ezagutza teoriko eta praktiko hobea eta zuzenagoa lor dezaten Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan artxiboen eta dokumentu ondarearen arloan egiten den lanean, hain zuzen ere Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak egiten duen horretan.

Deialdiari eta bekak emateari buruz oinarri arautzaileetan aurreikusita ez dagoen orotan, arau hauetan xedatutakoari jarraituko zaio: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretua, eta osagarri moduan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan prestakuntza bekak emateko araubide orokorra ezartzen duen apirilaren 19ko 172/2004 Foru Dekretuaren 4. artikuluak eta Kultura eta Kirol Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 9ko 199/2015 Foru Dekretuak emandako eskumenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. Unibertsitateko tituludunentzako bi prestakuntza beka emateko deialdia onestea, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikitako Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko.

  2. Bekak emateko oinarri arautzaileak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

  3. 26.361,88 euroko gastua baimentzea (13.132,51 euro beka bakoitzerako). Honela banatuko da:

    26.265,02 euro (13.132,51 euro beka bakoitzerako) 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorren “Bekak” izeneko A21002 A2200 4800 332100 partidaren kargura ordainduko dira, edo 2020ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan helburu horretarako gaitzen den antzeko partidaren kargura. 96,82 euro (48,41 euro beka bakoitzerako) 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura. Kopuru hori Gizarte Segurantzaren 2020ko abenduko enpresa kuotari dagokio, zeina 2021eko urtarrilean ordaindu behar baita. 4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  4. Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

  5. Foru agindu hau igortzea Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusira, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzura eta Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, behar diren ondorioak izan ditzan.

    Iruñean, 2019ko urriaren 25ean.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

    ERANSKINA

    Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko bi prestakuntza beka emateko deialdiaren oinarriak

  6. Xedea.

    Deialdi honen xedea da unibertsitateko tituludunei (gradua, lizentzia edo titulu baliokide bat dutenei) bi prestakuntza beka emateko deialdiaren oinarriak ezartzea. Bekak norgehiagokako araubidean emanen dira, eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan aritzeko dira.

    Beken helburua da unibertsitate tituludunen prestakuntza bultzatzea, zuzenean ezagut dezaten zer jarduketa egiten dituzten artxiboen eta dokumentu ondarearen arloan Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak eta hura osatzen duten artxibo zentroek: Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Artxiboak.

  7. Aurrekontuko diru erabilgarria.

    Beka honi aurre egiteko gastua, guztira, 26.361,88 eurokoa da, 13.132,51 euro beka bakoitzerako (Gizarte Segurantzako kotizazioak barne). Honela banatuko da:

    26.265,02 euro (13.132,51 euro beka bakoitzerako) 2019ko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura, betiere ekitaldi horretan kreditu nahikoa badago. 96,82 euro (48,41 euro beka bakoitzerako) 2021eko Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako gaitzen den partidaren kargura. Kopuru hori Gizarte Segurantzaren 2020ko abenduko enpresa kuotari dagokio, zeina 2021eko urtarrilean ordaindu behar baita. 3. Iraupena.

    Bekaldia esleipenaren ebazpenean adieraziko den egunean hasiko da (betiere 2020ko urtarrilaren 1a baino lehenago ez), eta 2020ko abenduaren 31n bukatuko. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiari eskatuz gero, beka luzatzen ahalko da, 12 hilabeteko aldietarako, gehienez ere hiru urte bete arte, lehenbiziko aldia eta luzapenak kontaturik.

  8. Bekaren zenbatekoa eta ordainketa.

    Beka bakoitzaren zuzkidura, hilero, 1.050 euro gordinekoa izanen da, edo dagokion zati proportzionala, hala behar bada. Kopuru horretatik bekadunari dagokion Gizarte Segurantzaren kuota deskontatuko da. Diru kopuru horri pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari dagokion atxikipena eginen zaio, indarra duten arauei jarraikiz hala egin behar baldin bada.

    Bekak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR