14/2019 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita esku-hartze orokorreko proiektua Iruñeko Sarriguren errepideko jabeen 10 erkidegotarako, 1 zenbakitik 10 zenbakira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuak, Nafarroan etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak arautzen dituenak, VI. kapituluko 4. atalean bizitegi multzoen berroneratze alorrean egin beharreko esku-hartze orokorreko proiektuak arautzen ditu.

Proiektu horien helburua da hiri finkatuko atari, etxe-sail edo bizitegi multzo batzuk birgaitzea, modu koordinatuan eta aurretik programatuta, eta horrela atari bakar baten esparrua gainditzea. Asmoa da eskalako ekonomiak lortzea, bai ikuspuntu ekonomikotik (lizitazio bateratua egiteko aukera, kudeaketa gastu txikiagoak), bai administratibotik (espediente bateratua aurkezteko aukera, tramitazio azkarragoa), eta aldi berean eraikuntzako eta arkitekturako irtenbide homogeneoagoak eskaini ahal izatea (tratamenduari, kalitateari eta akaberei dagokienez) hiri-bilbearekin harreman estua duten etxe-sail edo eremuetan.

Aurretik aipatutakoaren arabera, esku-hartze orokorreko proiektu bat onesteko eskaera egin da, 80 etxebizitzarako, Sarrigurengo errepideko 10 ataritan banatuak, 1 zenbakitik 10 zenbakira.

Iruñeko Udalak, 2017ko azaroaren 2ko osoko bilkuraren erabakiaren bidez, eremu zaurgarri izendatu zuen. 60.ko hamarkadaren hasieran eraiki ziren zenbait eraikinari buruz ari gara, eta egin nahi den jarduketa inguratzaile termikoak hobetzea da, baita irisgarritasun unibertsaleko berariazko araudiari egokitzea ere, oraindik horien beharrean dauden eraikinetan, multzo irudiari eutsiz.

Espedientean Etxebizitza Zerbitzuaren eta Iruñeko Udalaren txostenak daude, eta horien arabera espedientea aztertu ondoren zuzena dela egiaztatu da: herritarren parte-hartzearen betebeharra eta Iruñeko Udalaren parte-hartzearen betebeharra betetzat jotzen dira, eta proposatutako irtenbide teknikoa birgaitzearen alorreko jarduketa babesgarri gisa kalifika daiteke behin-behinean.

Aipatutako irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuaren 83.3 artikuluak ezartzen du proiektuak etxebizitza arloan eskumena duen kontseilariak onetsi behar dituela foru agindu baten bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

  1. Onestea jabeen erkidego hauetarako esku-hartze orokorreko proiektua: Iruñeko Sarrigurengo errepidea, 1-10 zenbakiak.

    Ondorioak erabatekoak izan daitezen, beharrezkoa izanen da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR