14/2019 FORU AGINDUA, otsailaren 7koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Haragitarako Untxien Produkzio Integraturako Erregelamendu Teknikoa onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abere produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuak ezartzen du Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak behar diren berariazko erregelamendu teknikoak onetsiko dituela. Horietan abere produkzioa “abere produkzio integratutzat” jotzeko behar diren betebeharrak ezarriko dira. Nahitaezkoak, komenigarriak eta debekatuak diren egitekoak ere bilduko ditu.

Foru dekretu horren arabera, Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak produktu bakoitzari dagokion erregelamenduari buruzko txostena egin behar du, bertzeak bertze.

Abeltzaintza Zerbitzuak jakinarazi du Abere Produkzio Integraturako Koordinazio Batzordeak aldeko txostena eman duela 2018ko maiatzaren 17ko bilkuran, haragitarako untxien produkzio integraturako erregelamendu teknikoa onartzeari buruz.

Erregelamenduaren onarpen horrek Abere produkzio integratua arautzen duen abenduaren 16ko 253/2002 Foru Dekretuan ezarritako baldintzak betetzen ditu.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Haragitarako Untxien Produkzio Integraturako Erregelamendu Teknikoa onestea.

Haragitarako Untxien Produkzio Integraturako Erregelamendu Teknikoa onesten da, foru agindu honen I. eranskinean ageri den moduan.

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, . otsailaren 7an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

  1. ERANSKINA

Haragitarako Untxien Produkzio Integraturako Erregelamendu Teknikoa

Abere produkzio integratua bertze bide bat da ohiko abeltzaintzaren eta abeltzaintza ekologikoaren artean, eta aukera ematen du abeltzaintza bizia eta iraunkorra, inguruneari begirunea diona, errentagarria horretan ari denarentzat eta gizartearen eskaerei erantzuteko modukoa egiteko.

Sistema honetan, metodo biologikoak, kimikoak eta bertze edozein produkzio teknika kasu handiz hautatzen eta orekatzen dira, kontuan harturik ingurumenaren babesa, animalien ongizatea, ustiategien errentagarritasuna eta kontsumitzaileen eskakizunak, elikagaien kalitateari eta segurtasunari dagokienez.

Abere produkzio integratuak ez ditu abeltzaintzaren ohiko teknikak baztertzen, praktika berritzaileekin konbinatuta erabiltzen baititu. Baliabideen integrazio horrek produkzio sistema arrazionalago batera eramaten du, begirune handiagoa dio natur inguruneari eta, horrenbertzez, jasangarriagoa da.

Abere produkzio integratuaren printzipioak bete daitezen segurtatzeko, Nafarroako Ekoizpen Integratuaren Erregistroan inskribatuta dauden ustiategien arduradunek gutxieneko ezaguera batzuk izan beharko dituzte produkzio sistema honi buruz, edo konpromisoa hartu beharko dute ezartzen diren prestakuntza prozesuetan sartzeko.

Era berean, langileek ustiapen koaderno bat bete behar dute. Koaderno horretan honakoa jasoko da: ukitutako ustiategia, nabeen datuak, egiten diren eragiketak (tratamenduak eta profilaxia), baita produkzioaren gainean aipagarri den bertze edozein ekintza ere, hala egitea interesgarria baldin bada; guztia, agiri honetako arau teknikoekin eta teknikari eskudunek ematen dituzten jarraibideekin bat (Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua edo INTIA SA).

Ustiapen koadernoa eguneratua egon beharko da, eta oharrak jaso beharko dira egindako jardueratik hiru aste igaro baino lehen.

Koaderno horrek kontrol eta ziurtapen entitateko edo Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko teknikarien eskura egon beharko du, egiten ahal dituzten azterketen zain.

Produkzio prozesu guztia kontrolaz eta ziurtapenaz arduratzen den entitateak (Nafarroako Nekazaritzako Industrien Teknologien eta Azpiegituren Institutua, INTIA) kontrolatuko du, ezarritako kontrol programari jarraikiz.

1) Animalien baldintzak.

Erregelamendu tekniko honi dagokionez, “untxia” da “Oryctolagus cuniculi” espezieko animalia, sortzen denetik hila izateko adinera arte.

Produkzio integratuaren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR