14/2015 FORU LEGEA, apirilaren 10ekoa, Emakumeen kontrako Indarkeriari aurre egitekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARI AURRE EGITEKOA.

ZIOEN AZALPENA

  1. Emakumeen kontrako indarkeria, emakume izaeraren diskriminazioan oinarritutakoa, giza eskubideen urraketa bat da, egungo gizartean gertatzen diren urratze ohikoenetako bat. Funtsezko eskubideak, hala nola bizia, osotasun fisikoa eta mentala edo osasunerako eskubidea, zuzenean kaltetzen dituzten abusu horiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren oinarrizko printzipioa ere urratzen dute.

    Azken mende honetan gure gizartea arazo honetaz jabetzen joan dela esan dezakegu, eta bereziki azken urteetan gaia azaleratu da gero eta nabarmenago.

    Gaur egun fenomenoari ematen zaion garrantziari esker, nazioarteko komunitateak, eta bereziki Europar Batasunak, emakumeen kontrako indarkeria giza eskubideen kontrako urraketa dela onartu dute, eta, horrenbestez, gizarte demokratiko baten garapenerako oztopoa dela.

    Espainiako Konstituzioaren 9.2 artikuluan ezartzen duenez, botere publikoek bermatu beharko dute egiazko berdintasun eraginkorra, eta, horretarako, hura galarazten edo eragozten duten traba guztiak kendu beharko dituzte. Konstituzioan jasotako oinarrizko eskubideen artean badira batzuk lotura estua dutenak emakumeen kontrako indarkeriarekin: pertsonaren duintasuna (10. artikulua); diskriminaziorik ez jasateko eskubidea (14. artikulua), biziari eta osotasun fisiko nahiz psikikorako eskubidea (15. artikulua) eta askatasunerako eta segurtasunerako eskubidea (17. artikulua).

  2. 2002an indarra hartu zuen Nafarroan emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko Espainian onartutako lehen lege espezifikoetako batek: 22/2002 Foru Legea, uztailaren 2koa, indarkeria sexistaren aurkako neurri integralak hartzeari buruzkoa.

    Hamaika urte luzez foru lege hori izan da emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean Nafarroako erakundeek egindako ahaleginen euskarria. Urte hauetan zenbait neurri jarri dira abian, emakumeen kontrako indarkeriaren esparru desberdinetan: ikerketa, prebentzioa, informazioa eta arreta, emakumezko biktimen babesa eta justiziara jotzeko bideak hobetzea, baita erasotzaileekin bete beharreko lan prozesuak ere.

    Testuinguru horretan egin eta onetsi zen erakundeen arteko akordioa, 2010ean eguneratua, emakumeen kontrako indarkeria kasuen arreta eta prebentzioa eraginkortasunez koordinatzeko; akordioaren xedea da emakumeen kontrako indarkeriaren prebentzioan eta indarkeria horren biktimei laguntza eta babesa ematen esku hartzen duten erakundeen arteko koordinazioa ahalik eta handiena eta onena izatea, bai eta Nafarroako Foru Komunitate osorako jarduteko jarraibide homogeneoak ezartzea ere, esparru guztietan (osasuna, poliziala, judiziala, soziala) arreta kalitatezkoa izan dadin eta prebentzio lana bermatzeko, hezkuntza arloko neurriak eta gizartea sentsibilizatzeko xedea dutenak ezarriz.

    Halere, arau hura onetsi zenetik denbora luzea iragan denez eta gure gizartean sentsibilizazioa handitzen doanez, beharrezkoa da araudi hori sakonean gaurkotzea.

    Ildo horretan, Genero Indarkeriaren Aurka Babes Osoa Emateko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa, Europar Batasunaren eta Europako Kontseiluaren gomendioei jarraikiz egindakoa, jauzi kuantitatiboa eta kualitatiboa izan zen, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko tresna juridiko bat ekarri zuelako sistemara, baina, Nafarroako legearen kasuan ez bezala, jardun-esparrua etxera eta bikotekidearen edo bikotekide ohiaren eremura mugatzen zuen.

    Bestetik, gure herrialdea giza eskubideen alde nazioarteko zuzenbideak ezarriak dituen tresna guztiei atxiki zaienez, administrazio jarduleak beharturik daude diligentziaz erantzutera emakumeen kontrako indarkeria kasuen aurrean.

    Nazioarteko zuzenbidearekin bat (Emakumezkoaren kontrako diskriminazio modu guztiak ezabatzeari buruzko Konbentzioa, 1979, CEDAW; Beijingo 1995eko Adierazpena; eta emakumeen kontrako indarkeriari buruzko legeriaren esku-liburua, Nazio Batuak, 2010), estatuek betebehar argiak dituzte emakumeen kontrako indarkeria molde guztien aurrean erantzunen duen legeria aldarrikatu, aplikatu eta gainbegiratzeko eta emakumeen kontrako bortxa ekintza oro zigortzeko.

    Bereziki, emakumeen kontrako indarkeriaren eta etxeko indarkeriaren prebentzioari eta haien kontrako borrokari buruzko Hitzarmenak (Istanbulgo Hitzarmena), 2011ko maiatzaren 11koak, Espainiako Erresumak berretsiak eta gure herrialdean 2014ko abuztuaren 1az geroztik indarra duenak, indarkeria mota hori giza eskubideen urraketa eta diskriminazio mota bat dela adierazten du, eta estatuak erantzule direla horren aurrean modu egokian erantzuten ez badute; Hitzarmenak sinatzaileak behartzen ditu beren legeria hitzarmenean jasotako betebeharretara egokitzera.

    Horrenbestez, erakundeek emakumeen kontrako indarkeriari aurre egin behar diote, besteak beste, egungo araudia berrikusiz, lege berriak idatziz, horiek garatzeko eta egiaz aplikatzen direla ziurtatzeko bitartekoak ezartzeko betebeharrarekin, eta haien eraginkortasuna egiaztatuz aldian-aldian, disfuntzioak dituzten alderdiak zuzentzeko xedeaz.

    Arau-esparru berriari erantzun beharrak, batetik, eta emakumezko biktimen eskubideen bermeak indartu beharrak, bestetik, legearen aldaketa bat komeni dela iradokitzen dute, ondoren politiko publiko berriak eta eraginkorrak ezartzeko; horiexek dira, hain zuzen ere, emakumeen kontrako indarkeriari aurre egiteko foru lege honen helburuak, indarkeria mota hau errotik desagerrarazten laguntzeko tresnak eskuragai jarri nahi baititu.

  3. Foru legearen egitura hauxe da: hamar titulu, bi xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen.

    1. tituluak, xedapen orokorrei buruzkoak, xedea eta aplikazio esparrua jasotzen ditu. Foru legearen xedea da Nafarroako Foru Komunitatean emakumeen kontrako indarkeriari aurre egitea, neurri integralak hartuz esparru hauetan: ikerketa, informazioa, prebentzioa, sentsibilizazioa, detekzioa, arreta integrala, babesa, justiziara jotzeko bideak eta erreparazioa.

      Foru legearen aplikaziorako esparru subjektiboan Nafarroan bizi edo lan egiten duten eta arestian deskribatutako indarkeria mota horietakoren bat jasaten duten emakume guztiak sartzen dira, bai eta, edozein arrazoi dela eta, Nafarroan daudenak indarkeria egoera gertatzen den unean, betiere errespetatuz beste administrazio batzuek dituzten eskumenak.

      Emakumeen kontrako indarkeria egoerek familia ingurune horretan dauden adingabeengan ere eragina dutela ikusirik, foru lege honek indarkeria horren zuzeneko biktimatzat hartu, eta babestu egiten ditu, bai haien eskubideen defentsan bai arreta eta babes eraginkorra emateko, arlo honetako nazioarteko itunei jarraikiz.

      Bestalde, arau honek definitzen du emakumeen kontrako indarkeriaren kontzeptua zentzu zabalenean, honakoak barne: izaera fisiko, psikologiko, sexual edo ekonomikoko kalteak edo sufrimenduak, baita mehatxuak, ikaratzea eta hertsatzeak edo askatasunaz modu arbitrarioan gabetzea ere, bizitza publikoan edo pribatuan.

      Emakumeak indarkeria horretatik babesteko, honakoak hartzen dira halakotzat: bikotekidearen edo bikotekide ohiaren bortxa, sexu-indarkeriaren mota guztiak, feminizidioa, emakumeen eta nesken trafikoa, sexu-esplotazioa, gazteegitan, hitzartuta edo behartuta ezkonaraztea, edota emakumezkoen genitalen mutilazioa.

      Azkenik, emakumeen kontrako indarkeriaren biktima diren emakumeei kreditazioa emateko bideak arautzen dira, bai eta foru legearen oinarrian diren arau-printzipioak ere.

    2. titulua ikerketari eta informazio bilketari buruzkoa da. Titulu honetan araututa daude emakumeen kontrako indarkeriaren kausak, ezaugarriak, hedadura eta ondorioak ikertzeko azterlanak eta lanak egitea eta sustatzea, bai eta indarkeria mota honen prebentziorako eta desagerpenerako aplikatutako neurrien ebaluazioa ere.

      Era berean, aurreikusirik dago aldian-aldian datu estatistiko bereiziak biltzea, emakumeen kontrako indarkeriaren moldeak ezagutzeko eta haiei aurre egiteko. Helburu horrekin, halaber, emakumeen kontrako indarkeriaren aurrean dauden arreta eta babes baliabideen mapa gaurkotzea aurreikusi da, eta inkestak egitea zerbitzu publikoen ebaluazioari buruz.

      Prebentzioa eta sentsibilizazioa du izena III. tituluak, eta haren xedea da hezkuntza arloan prebentziorako neurriak hartzea, batetik, eta sentsibilizazio eta informazio neurriak abian jartzea, bestetik.

      Hezkuntzaren arloan irakasleei prestakuntza emateko neurriak ezartzen dira, bai eta hezkuntza curriculumak eta materialak egokitzekoak eta hezkuntza plan eta proiektuetan jarraibideak emateko. Ildo horretan, emakumeen kontrako indarkeria egoerak direla eta haurrak ikastetxez aldatu beharra dagoenean, aurreikusirik dago haur horiek lehenbailehen eskolatzea, lehentasuna emanez biktimaren eskubideei erasotzailearen eskubideen gainetik, ikastetxeetan batera suertatuz gero.

      Bestetik, gizartearen sentsibilizazioaren eta informazioaren gaia lantzen da, prestakuntzarako kanpainak eta ekintzak eginez, eta hedabideek eta publizitateak bete beharreko zeregina aipatzen da, emakumeen kontrako indarkeriaren testuingurua osatzen duten estereotipoak desagertzen laguntzeko alegia.

    3. tituluak emakumeen kontrako indarkeriaren detekzioa eta arreta garatzen ditu, eta bertan lantzen dira emakumeen kontrako indarkeria, edozein mota dela ere, zer egoeratan gertatzen den edo gertatzeko arriskua dagoen, horiek detektatu eta identifikatzeko beharrezkoak diren ekintzak.

      Osasun eta gizarte zerbitzuen arloetako zerbitzu publikoak taxutzen dira, detekziorako eta arretarako baliabide funtsezkoak diren aldetik, eta, horretarako, indarkeriaren biktima diren emakumeek non diren detektatu eta haiei arreta emateko estrategiak prestatzen dira, bai eta profesionalei prestakuntza emateko planak eta programak, arreta eman eta bideratzeko protokoloak eta kasuen erregistroak ere.

    4. tituluan arreta emateko eta oneratzeko baliabideak eta zerbitzuak jasotzen dira, foru lege honetan aurreikusten den indarkeria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR