139/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 22koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordearen osaera eguneratzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Babes Zibilari buruzko urtarrilaren 21eko 2/1985 Legeak ezartzen zuen, 18. artikuluan, ezen autonomia erkidego bakoitzak bere Babes Zibilerako Batzordea izan behar duela, eta batzorde hori Estatuko, autonomia erkidegoko eta tokiko entitateetako ordezkariz osatua egonen dela. Ezartzen zuen, halaber, autonomia erkidego bakoitzeko organo eskudunek onetsiko dituztela aipatu batzordeen antolaketari eta funtzionamenduari buruzko erregelamenduak.

Bat etorriz 18. artikuluan xedatutakoarekin, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea sortu eta arautu zuen uztailaren 4ko 131/1994 Foru Dekretuak.

Gero, Foru Komunitateak gai horietan dituen eskumenak garatu zituen uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legeak, Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzkoak, eta, bere 29. artikuluan, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea jaso zuen, eta Nafarroako berezko ordenamenduan sartu, Administrazio Publikoen organo koordinatzaile eta laguntzaile gisa; azkenik, batzordeari dagozkion eginkizunak ezarri zituen. Aipatu foru legeak dio erregelamendu bidez garatu beharko direla, aurrerago, batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua; zehazten du, hala ere, batzordeak Estatuko Administrazio Nagusiko, Foru Komunitateko Administrazioko eta Nafarroako toki entitateetako ordezkaritza izan behar duela.

Lege betebehar horrekin bat, martxoaren 10eko 14/2008 Foru Dekretua tramitatu eta onetsi zen, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea arautzen duena, eta 131/1994 Foru Dekretua indarrik gabe gelditu zen.

14/2008 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak kide hauek izanen dituela: batetik, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, batzordeko burua izanen dena, eta Barneko zuzendari nagusia, batzordeko buruordea izanen dena; eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, toki entitateak eta Estatuko Administrazioa ordezkatzeko aukeratutako kideak.

Departamentu hauetako kide banak ordezkatuko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa batzordean: Toki Administrazioko Departamentua; Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua; Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua; Osasun Departamentua; Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua; Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua. Kide horiek zuzendari nagusien artetik izendatuko dira, kontuan harturik bakoitzak zer lotura duen batzordearen jardunaren gaiekin, eta, bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR