137/2017 FORU AGINDUA, azaroaren 30ekoa, Garapen Ekonomikorako kontseilariak emana, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena bulegoen mailan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Urtarrilaren 11ko 1/2017 Foru Dekretuaren bidez, Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa ezarri da. Hartan, egitura osatzen duten zuzendaritza nagusiak, zerbitzuak eta atalak bildu dira.

Horregatik, bidezkoa da aipatutako foru dekretuan xedatutakora egokitzea Garapen Ekonomikorako Departamentuaren egitura organikoa, bulegoen mailan.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. KAPITULUA

    Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzua

    2. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

      Nazioarteko Proiekzioaren Zerbitzuko Europako Programen Atalak bulego hauek ditu bere egituran:

      –Europako Programen Jarraipen Bulegoa.

    3. artikulua. Europako Programen Jarraipen Bulegoa.

      Europako Programen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Espedienteak eta proiektuak tramitatzeko kudeaketa eta koordinazio lanak egitea Europar Batzordearen aurrean ziurtatzeko, Europako Gizarte Funtsaren (EGF) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) programa eragileen barruan.

      2. Europako Gizarte Funtsaren (EGF) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) programa eragileen finantza-adierazleen eta produktibitate-adierazleen exekuzioaren jarraipena egitea.

      3. Europako Gizarte Funtsaren (EGF) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren (EGEF) programa eragileetako diru-sarreren kontrola.

      4. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    4. ATALA

      Enpresa Sustapenaren Zerbitzua

    5. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

    6. Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko atalek bulego hauek dituzte beren egituran:

      1. Inbertsioa Sustatzeko Atala:

        –Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoa.

        –Industria Enpresentzako Laguntzen Bulegoa.

      2. Industria Lurzoruaren Atala.

        –Industria Lurzoruetako Obren Bulegoa.

    7. Espedienteak Kudeatzeko Bulegoa Enpresa Sustapenaren Zerbitzuko zuzendaritzari atxikitzen zaio.

    8. artikulua. Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoa.

      Nekazaritzako Elikagaien Enpresentzako Laguntzen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Nekazaritzako elikagaien enpresentzako laguntzen gaineko txostenak egitea eta tramitatzea.

      2. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    9. artikulua. Industria Enpresentzako Laguntzen Bulegoa.

      Industria Enpresentzako Laguntzen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Industria enpresentzako laguntzen espedienteen gaineko txostenak egitea eta tramitatzea.

      2. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    10. artikulua. Industria Lurzoruetako Obren Bulegoa.

      Industria Lurzoruetako Obren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren industrialdeetan egiten diren obrak kontratatzeko behar diren agiriak prestatzea.

      2. Aholkuak ematea udal industrialdeetan beharrezkoak diren obrei buruz.

      3. Industria Lurzoruaren Atalari sostengu ematea lurzatiak saltzeko espedienteen tramitazioan.

      4. Nafarroako industria lurzoru eta higiezinei buruzko datu baseak mantentzea.

      5. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    11. artikulua. Espedienteak Kudeatzeko Bulegoa.

      Espedienteak Kudeatzeko Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Dokumentazioa jaso, datuak sisteman sartu eta espedienteak tramitatzeko behar diren zeregin administratiboak egitea.

      2. Espedienteen eta zerbitzuko gainontzeko dokumentazioaren artxibatze administratiboa.

      3. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    12. ATALA

      Lan Zerbitzua

    13. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

      Lan Zerbitzuko atalek bulego hauek dituzte beren egituran:

      1. Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Atala:

        –Baimen eta Zehapenen Bulegoa.

        –Lan arloko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

      2. Ekonomia Sozialaren, Lan Autonomoaren eta Lan Erregistro Publikoen Atala:

        –Lan arloko Erregistro Publikoen Bulegoa.

        –Ekonomia Sozialaren eta Lan Autonomoaren Bulegoa.

    14. artikulua. Baimen eta Zehapenen Bulegoa.

      Baimen eta Zehapenen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Honako arlo hauei lotutako espedienteen tramitazio administratiboa:

        –Lantokiak irekitzea edo haietan lana berriz hastea.

        –Lan istripuen berri jasotzea.

        –Laneko arriskuen prebentzioaren arloko prebentzio zerbitzuak eta auditoretza-entitateak baimentzea eta erregistratzea.

        –Amiantoagatiko arriskua duten enpresak erregistratzea eta haien laneko planak onestea.

        –Diru-laguntzak laneko arriskuen prebentzioaren arloan.

        –Zehapenak, lan arloko arau-hausteengatik.

        –Lan jarduera etetea segurtasun arrazoiengatik.

        –2. 3. eta 4. taldeetako eragile biologikoen erabilerari buruzko komunikazioak jasotzea.

        –Enpresa egiaztatuen erregistroa eta azpikontratazioen liburuaren gaikuntza.

      2. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    15. artikulua. Lan arloko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

      Lan arloko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Honako arlo hauei lotutako espedienteen tramitazio administratiboa:

        –Enplegu erregulazioa: ezinbestean edo arrazoi ekonomikoak, teknikoak, antolaketarenak edo produkzioari lotutakoak direla-eta egiten diren lanaldi murrizketak, etendurak eta lan harremanen azkentze kolektiboak.

        –Banakako adiskidetzeak zein gehiagoren artekoak, baita gatazka kolektiboetakoak ere, lan prozedurak lan arloko jurisdikzioan tramitatu aurretik.

        –Grebak eta ugazaben itxierak.

        –Lan egutegia.

        –Enpresek gai hauen gainean egiten dituzten komunikazioak jasotzea: gaueko lana arautzea, lekualdatze kolektiboak eta langileen lekualdaketak nazioz gaindiko zerbitzu bat ematen denean.

        –Hamasei urtetik beherakoek ikuskizun publikoetan jarduteko lan baimenak.

      2. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    16. artikulua. Lan arloko Erregistro Publikoen Bulegoa.

      Lan arloko Erregistro Publikoen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Laneko hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu, gordailutu eta argitaratzea.

      2. Administrazio publikoen zerbitzuko langileak eta enpresako langileak ordezkatzen dituzten organoetarako hauteskundeei buruzko aktak, dimisioak, ordezkapenak eta errebokazioak gordailutzea, eta ziurtagiriak egitea.

      3. Nafarroako Foru Komunitateko hauteskunde sindikaletako Jarraipen eta Kontrol Batzordeari laguntzea.

      4. Sindikatuetako eta enpresa erakundeetako estatutuak gordailutzea eta horien gaineko ziurtagiriak egitea.

      5. Eskubide eta askatasun sindikalen behatokia kudeatzea.

      6. Aldi baterako laneko enpresak erregistratu, baimendu eta haiei jarraipena egitea.

      7. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    17. artikulua. Ekonomia Sozialaren eta Lan Autonomoaren Bulegoa.

      Ekonomia Sozialaren eta Lan Autonomoaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Erregistro publiko hauetako espedienteen gaineko informazioa eta tramitazio administratiboa:

        –Nafarroako Kooperatiben Erregistroa.

        –Nafarroako Foru Komunitateko Lan Sozietateen Erregistro Administratiboa.

        –Nafarroako Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroa.

        –Nafarroako Langile Autonomoen Lanbide Elkarteen Erregistroa.

      2. Inskribatutako egintzen gaineko eta ekonomia sozialari eta lan autonomoari buruzko beste ekintza batzuen gaineko erregistro-informazioa ematea eta horren gaineko estatistikak egitea.

      3. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

  2. KAPITULUA

    Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia

    1. ATALA

      Zuzendaritza Nagusia

    2. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

      Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiari bulego hauek atxiki zaizkio:

      –Sustapenaren eta Behatokien Bulegoa.

      –Nazioarteko Proiektuen Bulegoa.

    3. artikulua. Sustapenaren eta Behatokien Bulegoa.

      Sustapenaren eta Behatokien Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak energiaren arloa eta I+G+b sustatzeko abian jartzen dituen neurri guztiak bultzatzea.

      2. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren behatokiak kudeatzea.

      3. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    4. artikulua. Nazioarteko Proiektuen Bulegoa.

      Nazioarteko Proiektuen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren eskumenen esparrukoak diren Europako deialdien jarraipena egitea.

      2. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiaren Europako proiektuen koordinazioa.

      3. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    5. ATALA

      I+G+b Zerbitzua

    6. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

      I+G+b Zerbitzuko zuzendaritzari honako bulego hau atxiki zaio:

      –I+G+b arloko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

    7. artikulua. I+G+b arloko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

      I+G+b arloko Kudeaketa Administratiboaren Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Dokumentazioa jaso, datuak sisteman sartu eta espedienteak tramitatzeko behar diren zeregin administratiboak egitea.

      2. I+G+b Zerbitzuko espedienteen eta gainerako dokumentazioaren artxibatze administratiboa.

      3. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    8. ATALA

      Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzua

    9. artikulua. Egitura eta bulegoen atxikipena.

      Energiaren, Meatzaritzaren eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko atalek bulego hauek dituzte beren egituran:

      1. Enpresen Erregistroaren eta Industria Segurtasunaren Atala:

        –Ikuskapen Bulegoa.

        –Enpresen Bulegoa.

      2. Plan Energetikoaren Atala:

        –Administrazio Jasangarriaren Bulegoa.

    10. artikulua. Ikuskapen Bulegoa.

      Ikuskapen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Industria segurtasunaren arloko ikuskatze eta kontrol lana planifikatu eta garatzea.

      2. Bere jardueraren eremuan agintzen zaizkion gainerakoak.

    11. artikulua. Enpresen Bulegoa.

      Enpresen Bulegoak eginkizun hauek izanen ditu:

      1. Industria Erregistro Integratua eta komunikazioko araubide baten edo erantzukizunpeko adierazpen baten mende dauden jarduerak kontrolatzea.

      2. Industria jarduerari buruzko informazioa Industria Erregistro Integratuan sartzea.

      3. ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR