135/2018 FORU AGINDUA, urriaren 23koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baitira Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 19ko 157/2017 Foru Agindua eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren abenduaren 18ko 149/2017 Foru Agindua. Lehenengoaren bidez, 180 eredua onetsi zen, “Hiri higiezinen errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko errenta edo etekin batzuei dagozkien atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena; atxikipenak eta konturako sarrerak pertsona fisikoen errentaren gaineko, sozietateen gaineko eta egoitza ez dutenen errentaren gaineko zergetakoak dira, establezimendu iraunkorrei dagozkienak” izenekoa, eta bigarrenaren bidez, 280 eredua onetsi zen, “Epe luzeko aurrezki planei buruzko urteko aitorpen informatiboa” izenekoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nekazaritza jardueren etekin garbia zenbatespen objektiboaren metodoaren bidez kalkulatzeak aukera ematen du zuzenketa-indize bat aplikatzeko laboreak errentan hartutako lurretan lantzen diren kasuetan. Indize hori aplikatzeko, ordaindutako errentak jakinarazi behar dira, baita egindako eta sartutako atxikipenak ere. Herri-ondasunen aprobetxamendua denez, ez da beharrezkoa aprobetxamendu horiengatik ordaindutako kopuruen gainean atxikipena egiterik, ez eta horien gaineko informazioa eman beharrik ere. Horrek dakar zuzenketa-indize hori ezin aplikatzea. Bestalde, zuzenketa-indizea ordaindutako errentaren zenbatekoari lotuta dagoenez, ezinbestekoa da zenbateko horren gaineko informazioa edukitzea.

Horrekin loturik, otsailaren 8ko 25/2018 Foru Aginduaren bidez, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren eta balio erantsiaren gaineko zergaren zenbatespen objektiboaren araubidea garatu zen 2018. urterako, baita balio erantsiaren gaineko zergaren araubide erraztua ere. Foru agindu horretan ezartzen da, herri-ondasunen kasuan, zuzenketa-indizea aplikatuko bada, subjektu pasiboak aprobetxamendu horiengatik ordaindutakoaren berri eman behar duela. Informazio betebehar hori betetzeko, 180 eredua aldatu beharra dago.

Abenduaren 18ko 149/2017 Foru Aginduaren bidez, 280 eredua onetsi zen, “Epe luzeko aurrezki planei buruzko urteko aitorpen informatiboa” izenekoa. Eredu horren bidez, aseguru eta kreditu entitateek informazioa eman behar dute beraiek merkaturatutako epe luzeko aurrezki plan baten titular diren pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren zergadunei buruz. Informazio betebehar hori zergaren gaineko araudiaren agindu batean baino gehiagotan sakabanatua zegoen. Berriki, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bategina aldatu da, baita maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamendua ere, eta bietan jaso da zehatzago eta berariaz informazio hori eman beharra. Horregatik, bidezkoa da 280 eredua onetsi zuen foru agindua aldatzea, hango testua indarreko araudira egokitzeko.

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluak, baita Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 79.5 artikuluak ere, eta abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR