135/2016 FORU AGINDUA, azaroaren 11koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 2016ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak ixteko eta likidatzeko eta 2017ko ekitaldia irekitzeko arauak onesten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 123. artikuluak ezartzen duenez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari dagokio erregelamendu ahalmena erabiltzea, kontuen eta kontabilitate publikoari buruzko gainerako agirien egitura, justifikazioa, tramitazioa eta kontu-ematea zehazteko. Horren ondorioz, beharrezkoa da, aurreko urteetan bezala, 2016ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak itxi eta 2017ko ekitaldia irekitzeko arauak onestea.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. artikulua. 2016ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak itxi eta likidatzeko kontabilitate aplikazioak erregulatzeko eta 2017ko ekitaldia irekitzeko arauak onestea. Foru agindu honen eranskinean ageri dira.

2. artikulua. Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuek eta erakunde autonomoek behar diren jarraibideak emanen dituzte, foru agindu honetan xedatutakoa burutu eta betetzeko.

3. artikulua. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Parlamentuari, Kontuen Ganberari, Arartekoari, Nafarroako Kontseiluari, departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiei, erakunde autonomoei, sozietate eta fundazio publikoei, Kontu-hartze Orokorraren Zerbitzuari, Kontabilitate Zerbitzuari, Aurrekontuen eta Finantza Politikaren Zerbitzuari eta kontu-hartzailetza delegatuei igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea, orok jakiteko eta aplikatzeko.

Iruñean, 2016ko azaroaren 11n.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

ERANSKINA

Xedea

Arau hauen xedea da 2016. urteko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak eta Balantze Kontuak itxi eta likidatu eta 2017ko ekitaldia irekitzeko jarraitu beharreko arauak zehaztea.

1.–Gastuen aurrekontua.

1.1. 2016ko ekitaldiaren itxiera.

1.1.1. Aurrekontuko aldaketak tramitatzeko epea.

Aurrekontuko aldaketen espedienteak beranduenez 2016ko azaroaren 18an ebatziko dira, salbu eta aldaketak beharrezkoak badira egun hori baino lehen egindako gastuak aplikatzeko edo egun horren aurreko konpromisoei erantzuteko. Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak baimendu beharko ditu egun horren ondoren egiten diren edonolako aldaketak.

1.1.2. Inbertsioei eta kapitaleko diru-laguntzei buruzko espedienteak tramitatzeko epea (D, AD).

Azaroaren 18tik aurrera ez da gastu-konpromiso berririk tramitatuko 2016ko ekitaldian gauzatu beharreko inbertsioetarako edo kapitaleko diru-laguntzetarako. Horrenbestez, ezin izanen da sortu kontabilitate agiririk gastu-konpromiso berririk ekarriko duenik.

Muga horretatik kanpo geldituko dira Toki Entitateek Nafarroako Zergetan Parte Hartzeko Funtsean integratutako kapital transferentziak, zeinak abenduaren 12a arte tramitatzen ahalko diren, eta Nafarroako Gobernuak baimendutako gastu-konpromisoak.

1.1.3. Hurrengo ekitaldietako espedienteak tramitatzeko epea (D, AD).

2016aren ondoko ekitaldien kargura egiten diren gastu-konpromiso guztiek 2016ko abenduaren 12a baino lehen egon beharko dute kontabilizatuta, honako hauek izan ezik: toki entitateek Nafarroako Zergetan duten Partaidetza Funtsean sartutako kapital transferentziak eta Gobernuak abenduaren 12a baino lehen baimendutakoak.

Egun horretarako kontabilizatuta ez dauden gastu espediente guztiak kasuan kasuko kontu-hartzailetzak, delegatuak nahiz orokorrak, baztertuko ditu eta konpromiso horiek baliogabetu ere egin ditzake.

1.1.4. Aurretiazko tramitazioaren gastuak.

Ekitaldia bukatutakoan ebatzi ez diren aurretiazko tramitazioaren gastuen espedienteek bidezko diren jarduketei eutsiko diete tramitazioari segida emateko, hurrengo ekitaldiari egotzita.

1.1.5. 2016ko ekitaldiaren kargura aitortutako obligazioak (ADOP, OP eta T).

2016. urtean egindako aurrekontu gastu orokorren ondoriozko obligazio aitortuak soilik egozten ahalko dira 2016ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura.

Ondorio horietarako, gastu horiek hornitzailearen faktura bidez frogatuko dira, egindako obren ziurtagiri bidez edo diru-laguntza kobratzeko eskubidearen frogagirien bidez, oinarri arautzaileetan ezarritakoaren arabera. 2016an egindakotzat joko dira aipatutako dokumentuei dagozkien gastuak, betiere idatzirik jasota baldin badago Administrazioak urte horretan hartu dituela. Hori frogatzeko, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren maiatzaren 16ko 150/2014 Foru Aginduan arautzen den Fakturen Erregistroko idatzoharra erabiliko da, edo, kasua bada, dokumentuen Sarreren Erregistrokoa.

Fakturen Erregistroaren bidez kudeatutako euskarriekin bat ez datozen obligazio aitortuak ordaintzeke egon daitezke baldin eta egiaztapenak egin behar badira ikusteko ea hartzekodunek kobratzeko eskubidea izateko baldintzak betetzen ote diren. Kasu horietan soilik, gerakinen kontabilitateko dokumentuetan kontabilizatuko dira obligazioak, T1, T2 edo T3 motatakoetan, kasuaren arabera.

1.1.5.1. Obligazioak kontabilizatzeko epeak.

Aurrekontu gauzatzeari dagozkion agiri guztiek, edozein aurrekontu fasetakoek, gerakinen kontabilizazioa barne, sistema informatikoan erregistratuta egon beharko dute 2017ko urtarrilaren 9a baino lehen, salbu eta nomina bidezko ordainketei, gastuaren sailkapen ekonomikoaren 16. eta 48. artikuluei (enpresaburuek Gizarte Segurantzari ordaindutako kuotari dagokionez) eta atal honetako hurrengo lerroaldeetan aipatutakoei dagozkienak. Egun horretatik aurrera ezin izanen da obligazioen aitorpenen idatzoharrik egin, bidezkoak diren akats zuzenketak salbu.

Bestalde, 2017ko urtarrilaren 20rako kontabilizatuta egon beharko dute, kontu-hartzailetzak aurrez adostasuna emanda beharrezkoa bada, 2016ko ekitaldiari buruzko eragiketa guztiek.

Aurreko atalean finkatutako azken egunean aldeko kontu-hartzea egiteko moduan ez dauden obligazioen aitorpenak baztertuko dira, gerakinenak barne. Puntu honetan ezarritakoa aplikatzearen ondorioz baztertzen diren gastuak 2017ko ekitaldiaren kargura egotziko dira, hala badagokio.

Arau hauen kariaz kontabilizatu diren obligazioen kargura, bidezkoak diren ordainketak egin daitezela agintzen ahalko da.

1.1.5.2. Langileria gastuak.

Abenduko nominan ordaindutako gastuen kontabilizazioa 2016ko abenduaren 22a baino lehen egin beharko da.

Kasuko kontu-sailean kreditu aski ez badago eta, horrenbestez, aurreko lerroaldean aipatutako gastua egiterik ez badago, arazoa 2017ko urtarrilaren 5erako ebatzi beharko da. Egun horretarako, aurrekontuko 16. eta 48. artikulu ekonomikoetan biltzen diren gastu guztiek kontabilizatuta egon beharko dute, enpresaburuek Gizarte Segurantzari ordaindutako kuotari dagokionez.

2016. urtean emandako zerbitzuetakoak izan arren, 2017ko urtarrileko nominan edo hurrengoetan ordaintzen diren denborazko kontzeptuen ordainsariak (dietak, aparteko orduak, jaiegunetako lana eta antzekoak) 2017ko aurrekontuari egotziko zaizkio.

1.1.6. Justifikatu beharreko funts libratuak.

Abenduaren 20ko 385/1993 Foru Dekretuak justifikatu beharreko funts libratuak arautzen ditu, eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren 172/1994 Foru Aginduak aipatu foru dekretua garatu zuen. Halaber, 13/2007 Foru Legearen 56. artikuluak hura arautu zuen berriro, eta indargabetu, hirugarren azken xedapenaren bidez, foru lege horretan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo txikiagoko xedapenak oro.

Bi xedapen horietan ezarritakoa betetzeko, aurrekontuko itxiera eragiketei dagokienez, honako arau hauek hartu beharko dira kontuan:

1.1.6.1. Kutxa finkoko aurrerakinak.

Kutxa finkoko aurrerakintzat jotzeak aukera ematen du aurrerakin hori ez itzultzeko eta emakida berri bat eskatzeko, ekitaldiaren itxieran eta irekieran. Dena dela, kutxa finkoko aurrerakinak kudeatu eta horien jarraipena egiteaz arduratzen diren organoek txosten bat eginen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR