134/2018 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, “Planak, pentsio funtsak, sistema alternatiboak eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, aurreikuspen plan aseguratuak, aurrezpen sistematikoko banakako planak, enpresen gizarte aurreikuspeneko planak eta mendekotasun aseguruak. Urteko aitorpena” izeneko 345 eredua onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren urtarrilaren 20ko 8/2000 Foru Aginduaren bidez, urteko aitorpenerako 345 eredua eta barreneko orrien ordez ordenagailuz irakur daitezkeen euskarriak jartzeko baldintzak eta diseinu fisiko eta logikoak onetsi ziren. Hauek dira eredu hori aurkeztu behar dutenak: pentsio funtsak kudeatzen dituzten entitateak, pentsio planen sustatzaileak, pentsio planen antzeko prestazioak estaltzeko sistema alternatiboei heldutako entitateak, eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateak.

Aipatu figuretarako ekarpenek gizarte aurreikuspeneko sistema osatzen dute. Ekarpen horiek murrizten ahal dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarriaren zati orokorretik. Gizarte aurreikuspeneko sistemetako ekarpen eta prestazioen zerga araubideak hainbat aldaketa izan ditu urteetan zehar, eta horren ondorioz aipatu foru agindua ere hainbat aldiz aldatu da. Horregatik, bidezkotzat jo da foru agindu bat egitea aldaketa guztiak biltzeko eta “Planak, pentsio funtsak, sistema alternatiboak eta gizarte aurreikuspeneko mutualitateak, aurreikuspen plan aseguratuak, aurrezpen sistematikoko banakako planak, enpresen gizarte aurreikuspeneko planak eta mendekotasun aseguruak. Urteko aitorpena” izeneko 345 eredu berri bat onesteko.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) 55.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, zerga-oinarriaren zati orokorra murrizten ahalko da aipatu zergan, gizarte aurreikuspeneko honako sistema hauetan emandako diru-kopuruak kenduta: partaideen eta enpresen ekarpenak pentsio planetan, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/CE Zuzentarauan araututakoetan egindakoak barne; gizarte aurreikuspeneko mutualitateei emandako diru-kopuruak, horretarako eskatzen diren baldintzak betetzen direnean; aurreikuspen plan aseguratuei ordaindutako primak; mendekotasun larria edo mendekotasun handia baizik estaltzen ez duten aseguru pribatuei ordaindutako primak; eta langileen ekarpenak aseguru kolektiboko kontratuetan.

Orobat, aipatutako murriztapenez gain, subjektu pasiboek, beren ezkontideak edo bikotekide egonkorrak lan etekin garbirik edo lanbide edo enpresa jardueren ondoriozko etekinik jasotzen ez badu, edo urtean 8.500 euro baino gutxiago irabazten badu, zerga-oinarri orokorretik murrizten ahalko dituzte gizarte aurreikuspeneko sistemetan egindako ekarpenak, betiere ezkontidea edo bikotekidea partaide, mutualista edo titularra izanik eta urteko 2.000 euroko gehieneko mugarekin.

Zergaren foru legearen hamahirugarren, hamalaugarren eta hamabosgarren xedapen gehigarrietan, hiru murriztapen bereziak arautzen dira mendekotasuna duten pertsonen gizarte aurreikuspeneko sistemetan egindako ekarpenengatik, halako pertsonen ondare babestuari egindako ekarpenengatik, eta Estatuko araudian ezarritakoa betetzen duen kirolari profesionalen mutualitateari egindako ekarpenengatik (prima finkoaren bidezko gizarte aurreikuspeneko mutualitatea), hurrenez hurren.

Bestetik, aipatu foru legearen 7.r) artikuluak salbuesten ditu foru legearen 30.1.g) artikuluan aipatzen diren aurrezpen sistematikoko banakako planen ondorio diren biziarteko errenta aseguratuak eratzen direnean aditzera ematen diren errentak. Artikulu horren arabera, aipatu planen betebehar, baldintza eta ezaugarriei dagokienez, Estatuko araudia beteko da.

Kontzeptu horiengatik lortzen diren etekinen beharrezko informazioa eskuratzeko, zergaren foru legearen laugarren xedapen gehigarriko 3. atalak ezartzen du ezen, erregelamendu bidez, zilegi izanen dela aseguru entitateei informazioa emateko obligazioa ezartzea, merkaturatzen dituzten eta zergaren foru legearen 55.1 artikuluan aipatzen diren aurreikuspen plan...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR