133/2018 FORU AGINDUA, urriaren 18koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, zeinaren bidez onesten baita 199 eredua (“Kreditu entitateek txekeekin egiten dituzten eragiketak identifikatzeko urteko aitorpen informatiboa”).

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Foru dekretu honen xedea da testu arau-emaile bakarrean bategitea 199 ereduaren arauketa (199 eredua, “Kreditu entitateek txekeekin egiten dituzten eragiketak identifikatzeko urteko aitorpen informatiboa”).

Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren azaroaren 9ko 278/2001 Foru Aginduaren bidez onetsi zen eredu hori. Gero, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariaren otsailaren 4ko 34/2002 Foru Aginduaren bidez, onetsi ziren erregistroen diseinua, zeinetara egokitu behar ziren ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak, horien bidez aurkeztuko baita aipatutako eredua.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Erregelamenduaren 62.8 artikuluak (maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Aginduaren bidez onetsi zen erregelamendua) ezartzen du kreditu entitateek nahitaezko dutela urteko aitorpen informatibo bat aurkeztea, non identifikatuko baitira txekeekin egin dituzten eragiketak. Horrekin bat, aipatutako artikuluaren 23. apartatuak ezartzen duenez, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria eskuduna da ezartzeko nola, noiz, zer epetan eta zer prozeduraren bidez aurkeztuko den foru agindu honen bidez onetsitako aitorpen informatiboa.

Horrenbestez, aipatutako xedapenetan ezarritakoarekin bat, baita Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluak emandako ahalmen orokorrean ezarritakoarekin bat ere,

AGINDU DUT:

  1. artikulua. 199 eredua onestea.

  2. –Onesten dira 199 eredua (“Kreditu entitateek txekeekin egiten dituzten eragiketak identifikatzeko urteko aitorpen informatiboa”) eta hura ordenagailuz zuzenean irakurtzeko moduko euskarrian aurkezteko diseinu fisiko eta logikoak. Eranskinean jaso dira.

  3. –199 ereduaren aurkezpena, 4. artikuluan ezarritakoarekin bat, ordenagailu bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri bidez eginen da.

  4. artikulua. 199 eredua aurkeztera behartuak daudenak.

    Kreditu entitateak daude 199 eredua aurkeztera beharturik, Nafarroako Zerga Ogasunari komunikatzeko txekeekin egiten diren eragiketa hauek:

    1. Kreditu entitateen txeke igorpenak, salbu banku-kontu baten kontra igortzen direnak.

    2. Kreditu entitateak txekeak ordaintzea, baldin ordainketa ez bada egiten banku-kontu batean.

    3. Pertsona desberdinek igorritako txekeak ordaintzea, 3.000 eurotik gorakoak, baldin ordainketa ez bada egiten banku-kontu batean.

  5. artikulua. 199 eredua aurkezteko epea.

    Urteroko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era, biak barne, aurkeztuko da 199 eredua, aurre-aurreko urte naturaleko informazioari dagokionez.

  6. artikulua. 199 eredua aurkezteko moduak.

    199 eredua ordenagailu bidez zuzenean irakurtzen ahal den euskarri batean aurkeztuko da, 5. artikuluan ezarritakoarekin bat, eranskinean ezarritako erregistro diseinuen arabera.

  7. artikulua. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrien identifikazioa eta horiek aurkezteko modua.

  8. –Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian banakako aitorpena aurkezten bada, aitortzaileak honako dokumentu hauek aurkeztu beharko ditu:

    1. 199 ereduaren laburpen-orriaren bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat. Ale horietako bakoitza behar bezala sinatuta egonen da, eta behar diren lekuetan adieraziko dira sinatzailea nor den eta laburpen-orrian eskatzen diren gainerako datuak.

      Bulego hartzailean zigilatu ondoren, 199 ereduaren laburpen-orriaren “interesdunarentzako alea” gordeko du beretzat aitortzaileak, aurkeztu izanaren frogagarri izan dadin.

    2. Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarriak etiketa bat izanen du erantsita kanpoko aldean, eta hartan honako datu hauek adierazi beharko dira, hurrenkera honetantxe:

  9. Zergaldia.

  10. Aurkezpen eredua: 199.

  11. Aitortzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.

  12. Aitortzailearen sozietate-izena.

  13. Aitortzailearen helbidea, udalerria eta posta kodea.

  14. Harremanetarako pertsonaren deiturak eta izena.

  15. Pertsona horren telefonoa eta luzapena.

  16. Erregistroen kopurua, guztira.

    Datu horiek adierazteko, aski izanen da bakoitza goiko zerrenda horren arabera dagokion ordinalaren ondoren jartzea.

    Fitxategiak ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarri bat baino gehiago baldin baditu, denek etiketa bana izanen dute zenbaki-segida jarrita: 1/n, 2/n etab.; “n” izanik euskarrien kopuru osoa. Bigarren eta hurrengo bolumenetako etiketan, 1., 2., 3. eta 4. zenbakietan aipatutako datuak bakarrik jaso beharko dira.

  17. –Ordenagailuz zuzenean irakurtzeko euskarrian aitortzaile baten baino gehiagoren aitorpenak batera aurkezten badira, pertsona edo entitate aurkezleak dokumentu hauek eraman behar ditu:

    1. Aurkeztu dituenari dagokion laburpen-orriaren bi aleak, Administrazioarentzakoa eta interesdunarentzakoa, 199 ereduarenak, behar bezala sinatuak. Ale horietan ondoko datu hauek agertu beharko dira, dagokien lekuan: aurkezten duen pertsonaren edo entitatearen identifikazio datuak, aitortzaileak guztira zenbat diren, jasotzaile gisa zerrendan agertzen diren pertsona edo entitateak guztira zenbat diren, hala nola zein ekitaldi den eta zein aurkezpen mota den.

      Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak beretzat hartuko du laburpen-orriaren interesdunarentzako alea, eta horrek han aurkeztu izanaren frogagiri balioa izanen du.

    2. 199 ereduko laburpen-orrien bi aleak, bata Administrazioarentzat eta bestea interesdunarentzat, aitortzaile guzti-guztiei dagozkienak, behar bezala sinatuak eta beteak.

      Ale bakoitzak aitortzaile horiek identifikatzeko datuak behar bezala beterik izan behar ditu.

      Horiek jasotzen dituen bulegoak zigilua jarri ondoren, aurkezleak hartuko ditu aitortzaileei...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR