131/2018 FORU AGINDUA, azaroaren 14koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, Nafarroako Justizia Administrazioko kidego nazionaleko langileen gutxieneko zerbitzuak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

CSIF, STAJ, CCOO eta UGT sindikatuek estatu osorako greba orokorrerako deia egin dute Justizia Administrazioan, zehazki, 2018ko azaroaren 16ko 00:00etatik egun bereko 24:00ak arte. Greba deialdiak Justizia Administrazioko kidego nazional guztiak ukitzen ditu (Justizia Administrazioaren letraduak, kudeaketa prozesal eta administratiboa, izapidetze prozesal eta administratiboa, laguntza judiziala, auzitegi-medikuak eta fakultatiboak, teknikari espezialistak, Toxikologiako eta Auzitegiko Zientzien Institutu Nazionaleko laborategiko laguntzaileak), Espainia osoko Justizia Administrazioaren esparru guztietan.

Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 496.d) artikuluak ezartzen du ezen, Justizia Administrazioko langileek greba egiteko eskubideari dagokionez, estatuko legedi orokorrean funtzionario publikoentzat ezarritakoari jarraikiko zaiola, baina, betiere, Justizia Administrazioaren funtsezko zerbitzuei eutsiko zaiela, beharrezkoak diren bermeak jarriz.

Horregatik, interes orokorra eta greba eskubidea harmonizatuz, beharrezkoa da behar diren neurriak hartzea bermatuta geldi dadin zerbitzu batzuen funtzionamendua, Justizia Administrazioak Nafarroan dituen interesetarako funtsezkoak diren jarduerak bermatzeko aski, betiere greba eskubidearen edukia ahalik eta gutxien mugatuz.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 eta 37.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, grebarako eskubidea erabiltzen denean bermatu behar da Justizia Administrazioaren jarduerak ez duela etenik izanen, bereziki, jarduna geldiaraziz gero, herritarren eskubide eta interes legitimoei kalte konponezinak eragiten ahal zaizkien alderdietan.

Gobernuko agintaritzari dagokio bai funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eskumena, bai herritarren funtsezko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzeko eskumena, halaxe xedatzen baita Lan harremanei buruzko martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan; eskumen hori, Nafarroan, Nafarroako Foru Komunitateari dagokio, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko 13/1982 Lege Organikoaren 49. eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Bestalde, ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako funtsezko zerbitzuen funtzionamendua bermatzeko behar diren neurriak hartu ziren, greba deialdiak direla eta. Foru dekretu horren lehenengo xedapen gehigarrian, 2. artikuluko 1. zenbakiari dagokionez, ahalmena ematen zaie...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR