131/2017 FORU AGINDUA, abenduaren 7koa, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko kontseilariak emana, zeinaren bidez aldatzen baita Lehendakaritza eta Barne kontseilariaren abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Agindua, merezimendu baremoak ezarri zituena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuak betetzeko deialdietarako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

SARRERA

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bateginak (abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia) eta Administrazio Publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamenduak (azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuaren bidez onetsia) arautzen dute Nafarroako Administrazio Publikoetan ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzak betetzeko prozedura.

Lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 9.2 eta 15.2 artikuluek ezartzen dute ezen erregelamendu horrexen arabera baloratuko direla merezimendu-lehiaketetan ezarritako atalak, baita, hura garatzeko, administrazio publiko bakoitzeko organo eskudunak onesten dituen merituen baremoen arabera ere.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan, Lehendakaritza eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an emandako 130/1998 Foru Aginduak ezartzen du araudi hori. Foru agindu horren bidez, lanpostuak betetzeko deialdietan aplikatuko diren merezimendu baremoak ezarri ziren Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako.

2017ko maiatzaren 17ko 29/2017 Foru Dekretuaren bidez, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretua aldatu da (haren bidez onetsi zen Nafarroako administrazio publikoetako lanpostuak betetzeko Erregelamendua), hain zuzen ere ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzak betetzeari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen esparruan. Foru dekretu horretako arauketa berrian, lan-txostenaren ordez, izangaiek unitatean garatzeko jarduketa-plan bat aurkeztu eta jendaurrean azaldu beharko dute, eta horregatik gehienez 48 puntu lor ditzakete; Administrazio Publikoetan egindako zerbitzuen balorazioa mantentzen da, baina orain 16 puntuko gehieneko puntuazioa izanen du; prestakuntzaren eta irakaskuntzaren baremoan sartzen da, gehienez 26 puntu izanik, unitateko lanarekin lotutako prestakuntza espezializatuaren, burutzak betetzeko prestakuntzaren eta sektore publikoan egindako irakaslanaren balorazioa, eta, horretaz gain, araudi indardunarekin bat hizkuntzak jakiteagatik gehitu behar den puntuazioa; azkenik, 10 puntuko balorazioa izanen du NAPIren txosten psikoteknikoak. Horrenbestez, beharrezkoa da abuztuaren 12ko 130/1998 Foru Agindua aldatzea, halako moduz non parametro berriak jasoko baitira.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bateginaren XI. kapituluan ezarritakoarekin bat, foru agindu hau, aldez aurretik, sindikatuen ordezkariekin negoziatu da.

Horrenbestez, arlo honetan indarra duen legediak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Lehendakaritza eta Barne kontseilariak abuztuaren 12an emandako 130/1998 Foru Agindua aldatzea. Foru agindu horren bidez, lanpostuak betetzeko deialdietan aplikatuko diren merezimendu baremoak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR