131/2016 FORU AGINDUA, urriaren 28koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 16. xedapen gehigarrian eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 3.ean aurreikusitako txosten eskaerek bete beharreko baldintza teknikoak zehazten dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

2015eko abenduaren 31tik, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen hamaseigarren xedapen gehigarriaren eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren ondorioz, Hipoteka Legearen 9.b) artikuluan (ekainaren 24ko 13/2015 Legeak emandako idazketaren arabera) aurreikusitako eragiketetako bat xede duten prozedura guztiak, lurren berrantolamenduarekin edo nekazaritzako azpiegituren arloko jarduketekin zerikusia dutenak, behin betiko onesteko, Lur-ondasunen Erregistroaren kontserbazioa bere esku duen Nafarroako Zerga Ogasuneko Zerbitzuaren aginduzko txosten loteslea, jarduketaren esparru geografikoaren perimetroari buruzkoa, izan beharko da.

Txosten hori aipatutako zerbitzuari eskatuko dio proiektua sustatzen duen entitateak. Ondorio horietarako, berrantolatu gogo den finkaren edo finken perimetroa erantsiko du euskarri digitalean. Perimetroari buruzko informazioak baldintza teknikoak bete behar ditu Lur-ondasunen Erregistroan sartzeko, kasuan kasuko proiektua onetsi ondoren.

Aipatutako zerbitzuak egiten duen txostenak berretsiko du jarduketaren esparru geografikoaren perimetroak bat egiten duela katastroko kartografiako perimetroarekin, besterik ez, eta lurrak berrantolatzeko proiektua onetsi behar duen organoan sustatzaileak aurkeztu behar duen dokumentazioaren parte izanen da.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak erregelamendu ahalaren erabilera esleitzen die kontseilariei departamentuak bere dituen aferetan.

Modu berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan Administrazio Elektronikoa ezartzeari buruzko apirilaren 4ko 11/2007 Foru Legearen 2.2 artikuluak Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria baimentzen du foru aginduen bidez arautzeko zer kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten herritarrek komunikazioak, eskaerak edo beste edozein dokumentu, baliabide elektronikoak baliatuz.

Aurrekoa kontuan izanda, bidezko da Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak zehaztea zer baldintza tekniko bete behar dituen sustatzaileak igorritako informazioak.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

Lehendabizikoa.–Eranskin bakarra onestea, hau da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen hamaseigarren xedapen gehigarrian eta Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR