131/2015 FORU DEKRETUA, abuztuaren 28koa, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretua aldatzen duena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautu ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuak araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolamendua eta garapena arautu ditu Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, honako arau hauetan adierazi diren oinarrizko aldeak garatuta: Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legea, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa, Lanbide Kualifikazioei eta Lanbide Heziketari buruzko ekainaren 19ko 5/2002 Lege Organikoa, Nafarroako Kirolari buruzko uztailaren 5eko 15/2001 Foru Legea eta Araubide bereziko kirol ikasketen antolamendu orokorra ezartzen duen urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretua.

Abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren hitzaurrean adierazten zen bezala, arau horiek kirol irakaskuntzen arau esparrua dira gure Komunitatean, kirol garapenaren oinarrietako bat finkatzeko eta kirol arloko lanbide jarduerari laguntzeko asmoz. Alde horretatik, malgutasuna oinarrizko printzipio sustatzaileetako bat da, kirol modalitateen eta espezialitateen ezaugarrietara eta helburuetara zein ikasleen ezaugarrietara eta beharrizanetara moldatu ahal izateko.

Foru dekretu horretan ezarri kirol teknikarien prestakuntzaren antolamendu ereduaren oinarria kirol klub eta elkarteek (Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan kirolen federazioetan bilduek) osatutako egitura izanen da, kontuan harturik Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan kirol arloan eskuduna den departamentuak dituen eskumenak. Hezkuntza Departamentuak teknikarien prestakuntzarekin lagundu behar du, teknikariak gakoak baitira bai kirol praktikarako bai lehiaketarako. Horregatik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan hezkuntzaren eta kirolaren arloetan eskudunak diren departamentuen ekintza koordinatuak, baita kirol federazioenak ere, funtsezkoa izan behar du Nafarroan kirola hobetzeko.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzen ezaugarri nagusia malgutasuna da. Gure komunitatean irakaskuntza horiek 2013-2014 ikasturtean ezartzearekin batera, nabarmendu da zenbait aldaketa, abenduaren 28ko 248/2011 Foru Dekretuaren 7., 18. eta 20. artikuluak ukitzen dituztenak, gehitu behar direla malgutasun hori lortzeko.

Halaber, egokitzat jo da zenbait aldaketa gehitzea 248/2011 Foru Dekretuan aipatutako alde batzuei dagokienez, honako arlo hauei lotuta daudenak: espezializazio ikastaroen antolaketa, kirol irakaskuntzen curriculumen Nafarroako konfigurazioa eta irakaskuntza horiek kirol administrazioaren mende dauden ikastetxe publikoetan ezartzeko prozedura.

Horrenbestez, Nafarroako Eskola...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR