13/2019 FORU DEKRETUA, otsailaren 27koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Epai bat betearaziz, aldatzen dira plantilla organikoko bulegoburutza bat eskuratzeko beharkizunak –Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan–, merezimendu-lehiaketaren bidez bete dadin.

Plantilla organikoaren aldaketa honek, burutza bat eskuratzeko beharkizunei buruzkoak, ez du kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko otsailaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Aldaketa plantilla organikoan.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Aldatzen da abenduaren 13ko 112/2017 Foru Dekretuaren I. eranskina (dekretu haren bidez aldatu zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa). Horren arabera, beharkizun berariazkoak aldatu dira Ekosistema Mediterraneoen Bulegoko burutza betetzeko (10267 zenbakidun lanpostua).

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR