13/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

244. ALDIZKARIA - 2019ko abenduaren 13a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 13/2019 FORU AGINDUA, azaroaren 15ekoa, Migrazio Politiketako eta Justiziako kontseilariak emana, departamentuko zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak izendatzen dituena. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 16.2 artikuluak ezartzen du departamentuaren titularrak foru agindu baten bidez izendatuko dituela zuzendari nagusien eta idazkari tekniko nagusiaren ordez aldi baterako arituko direnak, edo zuzenean horien menpe dauden beste organo batzuetako titularren ordez aldi baterako arituko direnak, karguak hutsik daudenean, haiek kanpoan edo eri daudenean edo ezintasunen bat dutenean, edo abstenitzea edo errekusatzea deklaratuta dagoen kasuetan.

Agindu horren 6. apartatuaren arabera, ordeztea baliozkoa izateko, ez da derrigorrezkoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baldintza hori ezarrita duten kasuak salbu.

Horrenbestez, aipatutako lege horrekin bat,

AGINTZEN DUT:

1. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Justiziako zuzendari nagusiaren ordez haren mendeko zerbitzuetako zuzendariak arituko dira aldi baterako, hurrenkera honetan:

  1. Justiziako Gizarte Zerbitzua.

  2. Giza Baliabideen eta Bulego Judizial eta Fiskal Berriaren Zerbitzua.

  3. Azpiegitura Judizialen Zerbitzua.

    2. Kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR