13/2016 FORU LEGEA, irailaren 19koa, Sozietateen gaineko zerga arautzen duen abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legea hein batean aldatzen duena, kirol klub batzuen zerga araubidea aldatzeari buruz Europako Batzordeak hartutako erabakia betetzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, SOZIETATEEN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUEN ABENDUAREN 30EKO 24/1996 FORU LEGEA HEIN BATEAN ALDATZEN DUENA, KIROL KLUB BATZUEN ZERGA ARAUBIDEA ALDATZEARI BURUZ EUROPAKO BATZORDEAK HARTUTAKO ERABAKIA BETETZEKO.

ZIOEN AZALPENA

Aurtengo uztailaren 4an, Europako Batzordeak Estatuko laguntzari buruzko SA. 29769 (2013/C) Erabakia hartu zuen, eta horren bidez adierazten du Espainiako Erresumak, Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian xedatutakoaren bidez, legez kanpoko laguntza bat ezarri zuela, Sozietateen gaineko Zergan pribilegio fiskal bat eman zielako kirol klub batzuei, horien artean “Club Atlético Osasuna” klubari ere, eta hori Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuaren 108. artikuluko 3. idatz-zatiaren urraketa dela.

Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legearen 19. artikuluak Espainiako kirol klub profesional guztiak kirol arloko sozietate anonimo bihurtzera behartzen zituen, baina aipatutako zazpigarren xedapen gehigarriak lau kirol klub salbuetsi zituen betekizun horretatik, kaudimenari eta kudeaketa onari zegozkien zenbait baldintza betetzen zituztelako. Lau klub horiek irabazi-asmorik gabeko entitateak dira, baina jarduera ekonomiko profesionalak betetzen dituzte, eta, halere, haiei ematen zaien tratamendu fiskalak onura gehiago izaten ahal ditu antzeko jarduerak betetzen dituzten kirol arloko sozietate anonimoei aplikatzen zaienak baino.

Europako Batzordeak atera duen ondorioa da laguntza hori ez dela bateragarria barne merkatuarekin, eta, Europar Batasunaren Funtzionamendurako Tratatuaren 107. artikuluko 1. idatz-zatiari jarraikiz, Kirolari buruzko urriaren 15eko 10/1990 Legearen xedapen gehigarri hori estatuko laguntza bat dela, bertan futbol profesionaleko klub batzuei Sozietateen gaineko Zergan lehentasunezko zerga-tasa izateko eskubidea ematen zaielako. Horrenbestez, Espainiako Erresumak bertan behera utzi beharko du aipatutako klub horiek jasotzen duten tratu selektiboa.

Zehazki, Europako Batzordeak ezartzen du Espainiako Erresumak aipatutako araubidea dela-eta emandako laguntza bateraezina berreskuratu beharko duela onuradunengandik, eta, horrez gain, kirol klub jakin batzuentzako zerga araubide hori kendu beharko duela, Erabakia hartu den egunetik aurrerako ondorioekin.

Nabarmendu beharra dago Europako Batzordeak ez duela zalantzan jartzen Nafarroako Foru Komunitatearen autonomia fiskala, ezta ere “agintea duela bere lurraldean aplikatu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR