13/2015 FORU AGINDUA, otsailaren 23koa, Hezkuntzako kontseilariak emana, ekainaren 30eko 114/2009 Foru Agindua aldatzen duena. Haren bidez prozedura ezarri zen, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitate ikasketa ofizialen ezarpenerako baimena emateko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Unibertsitate ikasketa ofizialen antolamendua ezartzen duen urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuak prozedurak arautzen ditu unibertsitate ikasketen ezarpena baimentzeko, titulazioak egiaztatzeko eta titulazio horien hasierako egiaztapena berritzeko.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan unibertsitate ikasketen ezarpena baimentzeko eta horien egiaztapena berritzeko prozedurak ekainaren 30eko 114/2009 Foru Aginduak arautzen ditu.

Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak ( KEEAN ) egiaztatuko du unibertsitateko titulazioen ikasketa planak hasierako proiektua ren arabera gauzatzen ari direla. Urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuan finkatutako epeak errazago bete daitezen, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalak aldatu egin du hasiera batean ezarritako administrazio prozedura.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41. artikuluak ematen dizkidan eskumenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Ekainaren 30eko 114/2009 Foru Agindua aldatzea. Agindu horrek prozedura ezarri zuen, Nafarroako Gobernuak baimena eman dezan Nafarroako Unibertsitate Publikoaren unibertsitate ikasketa ofizialak ezartzeko, Europako Goi Mailako Hezkuntzaren Esparruaren barnean.

Bat.–3.1 artikulua aldatu da. Hona testu berria:

Nafarroako Unibertsitate Publikoak bere titulu ofizialen egiaztapena berritzeko eskaera eginen du, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 24.2 artikuluan ezarritako epeen arabera.

Bi.–3.2 artikulua aldatu da. Hona testu berria:

Urte bakoitzaren hasieran, Nafarroako Unibertsitate Publikoak Nafarroako Gobernuan unibertsitateen arloko eskumena duen organoari jakinaraziko dio zeintzuk diren urte horretan egiaztapena berritzeko prozesua hasi behar duten tituluak.

Hiru.–3.3 artikulua aldatu da. Hona testu berria:

Urtean zehar, Nafarroako Unibertsitate Publikoak eskatzen ahalko du hurrengo urte naturalean berritzekoak diren tituluen egiaztapena berritu dadila, urriaren 29ko 1393/2007 Errege...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR