12E/2018 FORU AGINDUA, urtarrilaren 5ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana. Honen bidez behin betiko onesten da Mendabiako Udal Plana aldatzeko espedientea, honako jarduera hauen araubideari dagokiona: meategien ustiaketa, harrobiak eta legar eta harea erauzketak lurzoru urbanizaezinean. Sustatzailea Mendabiako Udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Mendabiako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Mendabiako Udal Plana aldatzeko espedientea, honako jarduera hauen araubideari dagokiona: meategien ustiaketa, harrobiak eta legar eta harea erauzketak lurzoru urbanizaezinean. Sustatzailea Mendabiako Udala da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia, dagokion udalak eskaturik, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR