1273/2019 EBAZPENA, maiatzaren 8koa, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira zenbait pertsona, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 15ean emandako 105/2018 Ebazpenaren bidez (2018ko 26. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 6koan), merezimendu-lehiaketa baterako deialdia onetsi zen, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak betetzeko.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 14ko 1118/2018 Ebazpenaren bidez, deialdian onartu eta baztertutako izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 110. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 8koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak uztailaren 30ean emandako 1756/2018 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onetsi, eta zenbait epaimahairen izendapena aldatu zen. Ebazpen hori 2018ko 170. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 3koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren azaroaren 7ko 2650/2018 Ebazpenaren bidez, deklaratu zen burutza batzuk bete gabe gelditu zirela eta aldatu zen epaimahai batzuen izendapena, atal, bulego eta unitate parekatuetako burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdian, Nafarroako Foru Komunitatearen Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan. Ebazpen hori 2018ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 22koan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 10ean emandako 56/2019 Ebazpenaren bidez, zenbait pertsona izendatu ziren, denak ere Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionarioak, ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, merezimendu-lehiaketa eginda, eta zenbait burutza bete gabe deklaratu ziren.

Azkenik, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren maiatzaren 8ko 1245/2019 Ebazpenaren bidez, bukatutzat eman zen Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urtarrilaren 15eko 105/2018 Ebazpenean sartutako zenbait atal, bulego eta unitate parekatuko burutzak merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko prozedura.

Zenbait kalifikazio epaimahairen jarduketak bukaturik, merezimendu-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten izangaien izendapen proposamena igorri dute, eta egiaztatu dute beharkizunak betetzen direla, deialdiaren oinarriekin bat.

Orobat, bidezkoa da burutzak bete gabetzat deklaratzea baldin merezimendu-lehiaketa izangai bakar batek ere gainditu ez badu.

Aurrekoa kontuan harturik, eta deialdiaren 14.3 oinarrian aurreikusitakoarekin bat, bidezkoa da kalifikazio epaimahaiek proposatutako buruak izendatzea, postuak merezimendu-lehiaketa bidez beteta, azaroaren 6ko 215/1985 Foru Dekretuarekin bat, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoetan Lanpostuak Betetzeko Erregelamendua.

Aipatutako 215/1985 Foru Dekretuaren 19. artikuluarekin bat, burutza bat betetzeko izendatutakoak ebaluazio prozedura baten menpe egonen dira, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak gauzatuko du prozedura hori. Jardun horren ebaluazioa bi alditan eginen da: buru izendatu zutenetik urtebete igarotzen denean eta izendapenaz geroztik hiru urte betetzen direnean. Izendatuak lehen zituen lanpostua eta destinoa, hala denean, gordetzeko eskubidea izanen du, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

  1. Kalifikazio epaimahaiek proposatutako pertsonak izendatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ataleko, bulegoko eta unitate parekatuetako buru, postuak merezimendu-lehiaketa bidez beteta, I. eranskineko zerrendarekin bat.

  2. Zehaztea ezen izendatutako pertsonek ataletako, bulegoetako eta unitate parekatuetako burutzen jabetza hartu behar dutela, departamentu bakoitzeko idazkaritza tekniko nagusietan edo langileriaren unitateetan, hamar egun naturaleko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontuan izanik argitaratze horrek jakinarazpenaren ondorio berberak izanen dituela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluaren arabera.

    Epe horretan jabetza hartzen ez dutenek, salbu aski justifikaturiko ezinbesteko kasuetan, eskubide guztiak galduko dituzte burutza betetzeko.

    Egoki diren departamentuetako idazkaritza tekniko nagusiek edo langileria unitateek jabetzaren berri emanen diote Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, behar den denboraz, behar diren idatzoharrak egiteko.

  3. II. eranskineko zerrendako burutzak bete gabe gelditu direla deklaratzea, izangaiek ez dutelako merezimendu-lehiaketa gainditzeko puntuazioa lortu, edo jarduketa plana azaldu eta defendatu ez izateagatik.

  4. Ebazpen hau eta bere eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

  5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuetako idazkaritza tekniko nagusietara, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Funtzio Publikoaren Antolamenduko Zerbitzura, Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzura, Langileriaren Kudeaketako Zerbitzura eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutura, eta interesdunei jakinaraztea. Interesdunei aditzera ematen zaie ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dutela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoarekin bat.

    Iruñean, 2019ko maiatzaren 8an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

    1. ERANSKINA

      Izendapenak

      GARAPEN EKONOMIKORAKO DEPARTAMENTUA

      Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia

      –Esteban Yoldi Arnedo, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Proiektu Estrategikoen eta Hitzarmenen Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10296 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –Ana María Oses Marín, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Europako Programen Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 9307 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –María Teresa Astrain Zaratiegui, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Lan Harremanen eta Arriskuen Prebentzioaren Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 8633 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –María José Caudevilla Pérez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Koordinazioaren eta Laguntza Teknikoaren Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 8634 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusia

      –Laura Larraya Irigoyen, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Azpiegitura Energetikoen Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10306 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –Martín Ibarra Murillo, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Plan Energetikoaren Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10309 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –Fernando Señas Bea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Meategien Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10308 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –María Pilar Baztán Iriarte, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Enpresen Bulegoko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 8649 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –Isabel Akerreta Larraz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Laguntza Juridikoaren Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 5426 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –María Teresa Mangado Beroiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Modernizazioa Bultzatzeko Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 7212 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      Herri Lan Zuzendaritza Nagusia

      –Jorge Luis Iribas Cardona, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Kartografia Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 9682 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –María Teresa Magallón Metauten, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Espedienteen Administrazio eta Kontrolerako Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 7172 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –Juan Carlos Pena Echeverría, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Kontrol Administratiboaren Bulegoko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 6394 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan; 1872 zenbakidun lanpostuaren erreserbarekin, zeina atxikirik baitago Garapen Ekonomikorako Departamentuko Herri Lan Zuzendaritza Nagusiari, harik eta lehenbiziko urteko ebaluazioa gainditzen duen arte.

      –María Isabel Fontenla Sáenz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Administrazio Aferetarako Bulegoko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 1870 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –Yolanda Fernández Sagredo, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Azpiegitura Berriak Eraikitzeko Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10394 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –José Ignacio Bombín Silvestre, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Egokitzapen Obren Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 10395 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –Pedro Luis Soto Valcarce, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Zainketa Ataleko buru, Garapen Ekonomikorako Departamentuan, 5181 zenbakiarekin identifikatua plantilla organikoan.

      –Inmaculada De las Cuevas Terán, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Ustiapen Ataleko buru, Garapen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR