127/2015 FORU AGINDUA, azaroaren 3koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Ana María Rodríguez Hidalgo andrea Aholkularitza Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Bestalde, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak ezartzen du kasuan kasuko unitate organikoa atxikita duen departamentuko titularrak eginen duela bitarte baterako izendapena, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Foru agindu honetan ezartzen den izendapena bitarte baterako da, Nafarroako Gobernuak 2002ko irailaren 16ko Erabakian ezarritakoarekin bat, haren bidez onetsi baitzen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan atalburutzak eta bulegoburutzak betetzeko jarduketa plana. Toki Administrazioko zuzendari nagusiak proposatuko du Aholkularitza Bulegoa, dagokion deialdian sartu eta hura merezimendu lehiaketaren bidez betetzeko, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak –aipatutako erabakia betez– ezarritako egutegiari jarraikiz.

2015eko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR