126/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, eguneratzen dituena Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

283. ALDIZKARIA - 2020ko abenduaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK 1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak 126/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 23koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, eguneratzen dituena Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeko kideak. Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko 8/2005 Foru Legeak, uztailaren 1ekoak, 29.artikuluan arautzen du Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea, administrazio publikoen organo koordinatzaile eta laguntzaile gisa babes zibilaren arlorako, eta batzordeari dagozkion eginkizunak ezartzen ditu. Aipatu foru legeak dio erregelamendu bidez garatu beharko dela, aurrerago, batzordearen osaera, antolaketa eta funtzionamendua; zehazten du, hala ere, batzordeak Estatuko Administrazio Orokorreko, Foru Komunitateko Administrazioko eta Nafarroako toki entitateetako ordezkaritza izan behar duela.

Lege betebehar horrekin bat, martxoaren 10eko 14/2008 Foru Dekretua onetsi zen, Nafarroako Babes Zibilerako Batzordea arautzen duena, eta 131/1994 Foru Dekretua indarrik gabe gelditu zen.

14/2008 Foru Dekretuaren 4. artikuluak ezartzen du Nafarroako Babes Zibilerako Batzordeak kide hauek izanen dituela: batetik, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilaria, batzordeko burua izanen dena, eta Barneko zuzendari nagusia, batzordeko buruordea izanen dena, eta, bestetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa, toki entitateak eta Estatuko Administrazioa ordezkatzeko aukeratutako kideak.

Departamentu hauetako kide banak ordezkatuko du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa batzordean: Toki Administrazioko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentua; Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua; Osasun Departamentua; Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua, eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua. Kide horiek zuzendari nagusien artetik izendatuko dira, kontuan harturik bakoitzak zer lotura duen batzordearen jardunaren gaiekin, eta, bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea eta Nafarroako Foruzaingoko burua ere izanen dira batzordeko kide.

Batzordean Nafarroako toki entitateen ordezkari izanen dira, batzordekide gisa, Iruñeko alkatea eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak izendatutako beste bi.

Estatuko Administrazioaren ordezkari gisa, batzordeko eskubide osoko kide izateko gonbita helaraziko zaie honakoei: Gobernuak Foru...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR