125/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 18koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatzen baita ebazpena emateko epea honako lehiaketa honetan: soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuko hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa, maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusiorako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

277. ALDIZKARIA - 2020ko azaroaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 125/2020 FORU AGINDUA, azaroaren 18koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez luzatzen baita ebazpena emateko epea honako lehiaketa honetan: soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuko hiru lizentzia (bi Auritzen eta bat Iruñean) emateko lehiaketa, maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusiorako. Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak abenduaren 26an eman 282E/2019 Foru Aginduaren bidez, zeina 2020ko 6. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, urtarrilaren 10ekoan, lehiaketa deialdi bat onetsi zen soinuzko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuko hiru lizentzia emateko (bi Auritzen eta bat Iruñean), maiztasun-modulazioko uhin metrikoen soinuzko irrati-difusiorako. Akats bat atzemanda oinarri arautzaileetan, deialdiari zuzenketa egin zitzaion Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren otsailaren 7ko 20E/2020 Foru Aginduaren bidez.

Nafarroako Foru Komunitateko Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuaren 18. artikuluak honako hau ezartzen du: “Lehiaketa gehienez sei hilabeteko epean ebatziko da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita. Epe hori bukatzean berariazko ebazpenik eman eta argitaratu ez bada, eskaera ezetsi zaiela ondorioztatu beharko dute interesdunek”. Aurreikuspen hori lehiaketaren oinarri arautzaileetan ere dago jasota. Lehiaketa ebazteko gehieneko epea 2020ko irailaren 10ean bukatu zen.

Nolanahi ere, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren bidez, alarma egoera deklaratu zen COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko, eta, besteak beste, ezarri zen epe administratiboak eteten zirela alarma egoerak iraun bitartean. Neurri horrek indarra hartu zuen 2020ko martxoaren 14an argitaratu zenetik.

Xedapen horrek indarra galdu zuen 2020ko ekainaren 1ean, maiatzaren 22ko 537/2020 Errege Dekretuaren bidez. Horregatik, 2020ko abenduaren 1ean bukatuko da ebazteko gehieneko epea.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 23. artikuluak baimentzen du, salbuespenez eta arrazoiturik, epea luzatzea prozedurak ebazteko.

Kasu jakin honetan, giza baliabideak eta baliabide materialak jarri badira ere...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR