125/2016 FORU AGINDUA, urriaren 3koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 105/2013 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu haren bidez honako hauek onetsi ziren: 230 eredua: “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; Sozietateen gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa” eta 136 eredua: “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa”.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Testu Bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriak ezartzen duenez, 2013ko urtarrilaren 1etik aurrerako zozketetan lortzen diren sariak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari lotuta egonen dira karga berezi baten bidez, horiek Estatuko Loteria eta Apustuen Estatu Sozietateak eta Foru Komunitateko edo autonomia erkidegoetako organo edo erakundeek antolatutako loteria eta apustuetan lortzen direnean, baita Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketetan eta Organización Nacional de Ciegos Españoles erakundeak baimenduta dituen joko modalitateetan lortzen direnean.

Orobat, karga berezi horren menpe daude gizarte jarduerak edo laguntzakoak irabazi asmorik gabe egiten dituzten entitateek edo erakunde publikoek antolatutako loteria, apustu eta zozketetako sariak, erakunde horiek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batean finkatuta izanik, lehen adierazitako Espainiako erakunde edo entitateen helburu berberak dituztela.

Saria ordaindu edo ematen den unean sorraraziko da karga berezia, eta %20ko atxikipena edo konturako sarrera egin beharko da.

Xedapen honetan aurreikusitako sariak lortzen dituzten subjektu pasiboak behartuta egonen dira karga berezi horren autolikidazioa aurkeztera, dagokion zerga zorraren zenbatekoa zehaztuta, eta zenbateko horren diru-sarrera egitera. Halere, ez da aipatu autolikidazioa aurkeztu beharrik izanen, lortutako saria salbuetsitako zenbatekoa baino txikiagoa denean edo atxikipena edo konturako sarrera egina denean.

Martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko legearen testu bateginak, bosgarren xedapen gehigarrian ezartzen du zerga horri lotuta daudela, karga berezi baten bidez, azaroaren 28ko 35/2006 Legearen hogeita hamahirugarren xedapen gehigarriaren 1 a) atalean sartutako sariak, establezimendu iraunkorrik gabeko zergadun ez-egoiliarrek eskuratutakoak, eta berariaz adierazten du ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren esparruan sari horiei karga berezi hori baizik ezin izanen zaiela ezarri.

Xedapen gehigarri horretan aurreikusitako sariak lortzen dituzten establezimendu iraunkorrik gabeko zergadun ez-egoiliarrak behartuta egonen dira karga berezi horren autolikidazioa aurkeztera, dagokion zerga zorraren zenbatekoa zehaztuta, eta zenbateko horren diru-sarrera egitera. Ez da...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR