124/2019 FORU AGINDUA, irailaren 9koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, lurreko telebista digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzurako lizentziak emateko lehiaketa publikoa ebazten duena. Lizentzia horiek Nafarroako Foru Komunitatean tokiko mailako kanalei dagozkie.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Herritarrekiko Harremanetako kontseilariaren otsailaren 20ko 9/2019 Foru Aginduaren eta apirilaren 10eko 22/2019 Foru Aginduaren bidez, lehiaketa publiko bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitatean lurreko telebista digital lokalen bidez ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuak emateko lizentziak banatzeko: hiru lizentzia tokiko multiplexadorearen bidez emititzeko Lizarrako barrutirako (24. kanala), hiru lizentzia Zangozako barrutirako (45. kanala), hiru lizentzia Tuterako barrutirako (39. kanala), eta bi lizentzia Tafallako barrutirako (31. kanala).

Aipatu lehiaketara proposamen bakar bat aurkeztu zen, “30 TV” marka komertziala zuena eta, zehazki, Tafallako barrutirako eskuragarri zeuden LTDeko lizentzietako bat hautatu zuena, Donázar Hernández Jaione eta Ibáñez Navarro Luis M.ª sozietate zibilak aurkeztuta.

Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako zuzendari nagusiak tramitatu du balorazio mahaiak egindako proposamena eta, uztailean eta abuztuan lan saioak egin ondoren, proposatu du lizentzia ematea eskaera egin duen sozietate bakar horri, honako balorazio honetan oinarrituz:

TELEBISTA-ESKAINTZA ESKAINTZA EKONOMIKOA ESKAINTZA TEKNIKOA GUZTIRA
“30 TV” proiektua 30,65 13,86 15 58,51
Telebista proiektuaren arduraduna den sozietate zibilak dagokion epean aurkeztu du balorazio mahaiak eskatutako dokumentazioa, deialdiaren 17. oinarrian ezarritakoarekin bat

Lehendakariak abuztuaren 6an emandako 22/2019 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuaren departamentuen araberako egitura ezarri zen, hortaz, Nafarroako Foru Komunitateko Ikus-entzunezko komunikazio zerbitzuei buruzko urtarrilaren 25eko 5/2012 Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren eskumena da tokiko LTDeko lizentziak emateko lehiaketa hau ebaztea,

AGINTZEN DUT:

  1. Lizentzia ematea, Nafarroako Foru Komunitatean, toki mailako lurreko telebista digitaleko ikus-entzunezko komunikazio zerbitzua emateko, ondoren zehazten denaren arabera:

    BARRUTIA LIZENTZIAREN TITULARRA KANAL ANIZKOITZA
    Tafalla Donázar Hernández Jaione eta Ibáñez Navarro Luis M.ª sozietate zibila. 31
    2. Emandako lizentziaren ezaugarri teknikoei dagokiena Tokiko telebista digitalaren plan tekniko nazionala onetsi zuen martxoaren 12ko 439/2004 Errege Dekretuan ezarritakoari lotuko zaio
  2. Lizentziaren adjudikazioa hartu duen sozietatea behartuta dago ikus-entzunezko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR