124/2018 FORU AGINDUA, apirilaren 23koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren abenduaren 22ko 456/2016 Foru Agindua aldatzen duena. Foru agindu horren bidez Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak abenduaren 22an emandako 456/2016 Foru Aginduaren bidez (2017ko 8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, urtarrilaren 12koa), Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoen atxikipena eta eginkizunak ezarri ziren.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak proposatu du Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikitako Administrazio Laguntzako Bulego bat sortzea, bai eta Hirigintzaren Atalari atxikitako Hirigintzaren arloko Lankidetza Bulego bat ere. Proposamena egiteko arrazoia antolaketaren aldaketa bat izan da, zeinaren bidez aipatu zuzendaritza nagusian bi atal kendu eta atal berri bat sortu baita.

Bestalde, Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiak proposatu du Tokiko Kudeaketa Atalari atxikitako Aholkularitza Bulegoa kentzea eta Toki Entitateetako Langileen Kudeaketa eta Aholkularitza Atalari atxikitako Administrazio Laguntzako Bulego bat sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 24.4 artikuluak kontseilari bakoitzaren esku uzten du bere departamentuko bulegoak sortu, aldatu edo kentzeko eskumena.

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 59. artikuluarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. 2. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “2. artikulua. Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia.

    Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian bulego hauek ezarriko dira:

    1. Ingurumena Zaintzeko Atalari atxikita: Baliabideen Kudeaketarako eta Laguntzarako Bulegoa, Plangintza eta Garapen Bulegoa eta Administrazio Laguntzako Bulegoa.

    2. Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuari atxikita: Klima Aldaketaren Bulegoa.

    3. Informazioa Integratzeko eta Ezagutza Sortzeko Atalari atxikita: Estatistika Bulegoa eta Lurzoru eta Klimatologia Bulegoa.

    4. Jasangarritasunaren, Ingurumen Hezkuntzaren eta Partaidetza Publikoaren Atalari atxikita: Toki Agenden eta Lankidetzaren Bulegoa.

    5. Berrikuntzaren, Barne Kalitatearen eta Europako Proiektuen Atalari atxikita: Europako Proiektuen eta Lankidetzaren Bulegoa.

    6. Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuari atxikita: Administrazio Laguntzako Bulegoa.

    7. Kutsaduraren aurkako Aurreneurrien Atalari atxikita: Baimen Bulegoa.

    8. Ekonomia Zirkularraren Plangintza Estrategikorako eta Kontrolerako Atalari atxikita: Kontrol eta Kalitate Bulegoa eta...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR