122E/2019 FORU AGINDUA, ekainaren 21ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Allingo Udal Plana aldatzea, Arbeitzan. Aldaketak 1. poligonoko 625. eta 740. lurzatiei eragiten die, eta horien mugakide den bide publikoari –UNC-4 unitatea–, eta Jesús Echeverría Garcíak sustatu du.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Allingo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 275E/2019 Ebazpenaren bidez, aldaketa honen aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin zen.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Azaldutakoarekin bat, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

AGINTZEN DUT:

  1. Behin betiko onestea Allingo Udal Plana aldatzea, Arbeitzan. Aldaketak 1. poligonoko 625. eta 740. lurzatiei eragiten die, eta horien mugakide den bide publikoari –UNC-4 unitatea–, eta Jesús Echeverría Garcíak sustatu du.

  2. UNC-4 unitatearen garapenari eta exekuzioari dagokienez, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren maiatzaren 7ko 275E/2019 Ebazpenak xedatutakoari jarraikiko zaio, horren bidez aldaketaren aldeko ingurumen txosten estrategikoa egin baitzen.

  3. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasunaren kontrola onesteko egintza honen aurka, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala badagokio, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

    Halaber, onetsitako hirigintzako araudiaren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR