121/2017 FORU AGINDUA, martxoaren 28koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 26ko 277/2015 Foru Aginduan atzemandako akatsak, zerbait aipatu gabe utzi baitzen, zuzentzen dituena. Foru agindu horren bidez, Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko (IDECAL) sistema aldaketa onetsi zen Kontabilitatearen Instrukzio Errazturako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 26ko 277/2015 Foru Aginduaren bidez, Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko (IDECAL) sistema aldaketa onetsi zen Kontabilitatearen Instrukzio Errazturako. Foru agindu hori 2015eko 241. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 2an.

Aipatu foru aginduaren eranskina ordea, Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko sistemaren (IDECAL) aldaketa jasotzen duena Kontabilitatearen Instrukzio Errazturako, ez zen aldizkari horretan argitaratu foru aginduarekin batera. Hortaz, bidezkoa da foru agindu hori zuzentzea eta eranskina argitaratzeko agindua ematea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Ikusirik Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren azaroaren 26ko 277/2015 Foru Aginduan akatsa dagoela, zerbait aipatu gabe utzi baitzen, bidezkoa da hori zuzentzea eta falta duen eranskina txertatzea. Foru agindu horren bidez, Toki Administrazioaren Kontabilitate Espedienteetako Datuak trukatzeko (IDECAL) sistema aldaketa onetsi zen Kontabilitatearen Instrukzio Errazturako, eta 2015eko 241. NAOn argitaratu zen, abenduaren 2an.

  2. Foru agindu hau Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusiko Kudeaketa eta Lankidetza Ekonomikorako Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

  3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

    Iruñean, 2017ko martxoaren 28an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

    ERANSKINA

    KONTABILITATEAREN INSTRUKZIO ERRAZTUA (IDECAL)

    Kontzeptuak eta definizioak

  4. Kontabilitate espedienteak.

    Arauei jarraituz, Nafarroako toki entitate guztiek ondoko kontabilitate espedienteak igorri behar dizkiote Toki Administrazioko Departamentuari:

    –Aurrekontu Orokorrei buruzko espedientea.

    –Aurrekontu Luzatuari buruzko espedientea, halakorik bada.

    –Aurrekontuen Likidazioari buruzko espedientea.

    –Kontu Orokorrari buruzko espedientea.

  5. Kontabilitateko egoera-orriak.

    Kontabilitateko egoera-orriek, bestalde, egoera-orri ezberdinak dituzte, foru dekretuetan aipatu eta deskribatuak.

  6. Zerrendak.

    Kontabilitateko egoera-orrien egiturako atal bakoitza, berezko entitate berezitua dutenak. Kontabilitateko egoera-orri batek zerrenda bat baino gehiago izan dezake.

  7. Truke fitxategiak.

    Informazio informatikoaren oinarrizko unitatea dira, trukean datu bikoitzak ez egotea bideratzen duena.

    Kontabilitate espedientea osatzen duten zerrenda guztiei buruzko informazioa duten fitxategi informatikoak dira.

    Bi mota ezberdinetan sailkatzen dira: informazio egituratua dutenak eta informazio egituratu gabea dutenak.

    4.1. Informazio egituratua duten truke fitxategiak.

    Beharrezko informazioa jasotzen duten hainbat erregistro eremuz osatutako taulak dira; informazio hori konbinatuz espedienteetako zerrendak prestatzen ahal dira.

    4.2. Informazio egituratu gabea duten truke fitxategiak.

    Zerrenda bat edo dokumentu bat literalki modu informatikoan ematen duten dokumentuak dira.

    Truke fitxategien multzoari esker, osorik ematen ahal da dagokion espedientea.

  8. Igorri beharreko gainerako informazioa.

    Eskuz sartu beharko dira hainbat datu, truke fitxategi egituratuetan igorritako informazioa zuzena dela kontrolatzeko balioko dutenak.

    Truke fitxategiak, toki entitate nagusirako eta erakunde autonomoetarako

    Truke fitxategi hauek definitzen dira toki entitate nagusirako eta bere erakunde autonomoetarako:

    1. Informazio egituratua:

  9. –Ekitaldiak.

  10. –Egitura organikoa.

  11. –Programen araberako egitura.

  12. –Diru-sarreren egitura ekonomikoa.

  13. –Gastuen egitura ekonomikoa.

  14. –Aplikazioaren egitura / Lotura.

  15. –Aurrekontuetatik kanpoko kontzeptuen egitura.

  16. –Kontuak.

  17. –Aurrekontuetako metatuak.

  18. –Aurrekontuetatik kanpoko metatuak.

  19. –Kreditu-gerakinak.

  20. –Entitate mailegu-emailea.

  21. –Poliza.

  22. –Abalak.

  23. –Diruzaintzako mugimenduak.

  24. –Banku-berdinkatzeak.

  25. –Izakinen egoera.

  26. –Aurrekontuaren emaitza.

  27. –Diruzaintzako gerakina.

    1. Informazio egituratu gabea:

  28. –Langileei buruzko eranskina.

  29. –Inbertsioen lau urteko plana eta finantzaketa.

  30. –Inbertsioen eranskina.

  31. –Finantzaketa atxikia duten gastuak.

  32. –Atxikitako baliabideak.

  33. –Exekuzio oinarriak.

  34. –Azalpen txostena.

  35. –Txosten ekonomiko finantzarioa.

  36. –Aurrekontuak: Eranskina: Baterakuntzaren egoera-orria.

  37. –Kontu-hartzailetzaren txostena.

  38. –Kontuak: Zerbitzuen kostuari buruzko memoria.

  39. –Lehendakariaren memoria.

  40. –Kontu Orokorrari buruz kontu-hartzailetzak eginiko txostena.

  41. –Aurreko aurrekontuaren likidazioa eta egungoaren aurrerapena.

  42. –Kontabilitate entitate bateratuen multzoko kontua.

  43. –Beste txosten batzuk.

  44. –Beste txosten batzuk.

    1etik 10era arteko fitxategiek eta 12tik 20ra artekoek, biak barne, ASCII formatua izanen dute; gainerako fitxategiak, informazio egituratu gabeek, hainbat formatutan egon daitezke: XLS/XLSX, DOC/DOCX, RTF, PDF, CSV, JPG/JPEG, ODS, ODT, TIFF/TIF,TXT.

    INFORMAZIO EGITURATUKO FITXATEGIAK.

    Informazio egituratuko fitxategiak betetzeko arau orokorrak:

    –Fitxategietako datuek ez dute ez izenik izanen, ez eta idazpururik ere.

    –Eremu zenbakidunak beti zeroekin osatuko dira ezkerreko aldetik.

    –Eremu alfanumerikoak beti ezkerreko aldetik lerrokaturik egonen dira, eta tarte zuriekin beteko dira eskuineko aldetik.

    –Data daramaten eremuek ondoko formatua izanen dute: UUUUHHEE.

    –Zenbatekoekin osatzekoak diren eremu guztiek beti plus zeinua eramanen dute, salbu eta eremu edo eragiketen deskribapenean berariaz adierazitako kasuetan.

    –Zeinurako gordetako lekuan, ondokoak izanen dira balio duten karaktereak: + positiboa adierazteko eta - negatiboa adierazteko.

    –Nahitaezkoak ez diren eremuak tarte zuriekin geratuko dira alfanumerikoak edo data adieraztekoak badira, eta zeroekin zenbakidunak badira.

    –Daturik izan ez baina igorri beharrekoak diren fitxategietako eremuak tarte zuriekin beteko dira alfanumerikoak edo data adieraztekoak badira, eta zeroekin zenbakidunak badira, fitxategi bakoitzerako deskribatutako kasu partikularren arabera.

    –Ehunekoak daramaten eremuek 7 kokaleku numeriko izanen dituzte: 3 kokaleku zenbaki osoetarako eta 4 hamartarretarako. Zati osoa zeroekin beteko da ezkerreko aldetik; zati hamartarra, berriz, zeroekin eskuineko aldetik.

    –Espedienteko urtearen formatua honako hau da: UUUU.

    –Dataren formatua honako hau da: UUUUHHEE.

    –“Zenbatekoa” eremuetan, esanahi gutxien duten bi kokalekuak hamartarrak dira; zenbatekoak euroko zentimotan igorri beharko dira.

    01 fitxategia.–Ekitaldiak.

    EREMUA DESKRIBAPENA MOTA LUZERA KOKALEKUAK
    ESP. URTEA Espediente urtea N 4 1-4
    ESP. MOTA Espediente mota 1 5
    ENT. KOD Entitatearen kodea 7 6-12
    ENTIT. IZENA Entitatearen izena 100 13-112
    KONT. SIST. Kontabilitate sistema 1 113
    ITX. DATA Itxiera data F 8 114-121
    ONES. DATA Onespen data F 8 122-129
    EMP. INFOR. Enpresa informatikoa 10 130-139
    HEL. ELEK. Helbide elektronikoa 50 140-189
    –Datu guztiak nahitaezkoak dira, ITX. DATA eremua izan ezik aurrekontuei buruzko espedientearen eta aurrekontu luzatuari buruzko espedientearen kasuetan, eta HEL. ELEK. eremua izan ezik toki entitateak posta elektronikorik ez badu

    –Fitxategi hau ondokoetarako izanen da beharrezkoa:

    Aurrekontua X
    Aurrekontu luzatua X
    Likidazio esp. X
    Kontu orokorra X
    Eremuen deskribapena

    ESP. URTEA–Igorritako espedientearen urtea adierazten du.

    ESP. MOTA–Espediente motaren eremuak ondoko balioak jasotzen ahalko ditu:

    Aurrekontua P
    Aurrekontuaren likidazioa L
    Kontu orokorra C
    Aurrekontu luzatua O
    ENTIT. KOD.–Toki entitatearen kodea da, Toki Administrazioko Departamentuaren kodetze ofizialaren araberakoa

    ENTIT. IZENA.–Eremu honek entitatearen izena jasoko du.

    KONT. SIST.–Kontabilitate sistemari dagokion eremuak S balioa jasoko du (kontabilitate erraztua).

    ITX. DATA.–Eremu honek behin betiko itxieraren aukera betetzen deneko eguna jasoko du. Modu automatikoan beteko da.

    ONES. DATA.–Eremu honek espedientearen behin betiko onespenaren data jasoko du. Data hori ondokoaren arabera finkatuko da:

    –Alegaziorik sortu ezean, osoko bilkuraren hasierako onespenarena.

    –Alegaziorik izanez gero, osoko bilkurak alegazio horiek ebazten dituen eguneko data.

    ENP. INFOR.–Toki entitateak erabiltzen duen kontabilitate-aplikazioa egin duen enpresa informatikoaren izena aipatuko du, eta ondoko balioak jasoko ditu:

    ENPRESA INFORMATIKOAK
    ANIMSA
    RURAL KUTXA
    MUNINFOR
    NIEBLA
    SIP 2000
    Aurreko zerrenda Nafarroako toki entitateentzako kontabilitate arauei egokitutako beste enpresa informatiko batzuekin luzatuko da

    HEL. ELEK.: eremu honek informazioa igortzen duen toki entitatearen helbide elektronikoa jasoko du.

    02 fitxategia.–Egitura organikoa.

    EREMUA DESKRIBAPENA MOTA LUZERA KOKALEKUA
    DATURTEA Urtea N 4 1-4
    KOD. ORG. Kode organikoa 4 5-8
    DESKR Deskribapena 60 9-68
    –Egitura organikoa jasotzen du. Toki entitateak kode organikoak garatu gabe baldin baditu, KOD. ORG. eremua 1 zenbakiarekin osatuko da eta DESKR eremua “garatu gabe” esamoldearekin.

    –Kode organikoa espedientearen urteari dagokionean, DATURTEA eremua eta ESP. URTEA eremua bat etorriko dira. Kode organikoa beste urte bati dagokionean, ez da bat etortze hori gertatuko eta DATURTEA eremua ESP. URTEA eremua baino lehenagokoa edo geroagokoa izaten ahalko da.

    –Datu guztiak nahitaezkoak dira.

    –Fitxategi hau beharrezkoa izanen da ondokoetarako:

    AURREKONTUA X
    AURREKONTU LUZATUA X
    LIKIDAZIO ESP. X
    KONTU OROKORRA X
    Eremuen deskribapena:

    DATURTEA.–Erabilitako kode organikoari dagokion urtea aipatzen du.

    KOD. ORG.–Toki entitateak erabiltzen duen kode organikoa.

    DESKR.–Eremu honek kode organikoaren deskribapena jasoko du.

    03 fitxategia.–Programen araberako egitura.

    EREMUA DESKRIBAPENA MOTA LUZERA KOKALEKUA
    DATURTEA Urtea N 4 1-4
    KOD. FUNTZ. Programen araberako kodea 10 5-14
    DESKR Deskribapena 60 15-74
    –Irailaren 23ko 234/2015 Foru Dekretuan argitaratutakoaren arabera zabaldutako kodetzeak biltzen ditu, hain zuzen ere erabili direnak: ekitaldiko aurrekontuak, itxitakoak,...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR