121/2014 FORU AGINDUA, azaroaren 10ekoa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Nefrologia Zerbitzua sortzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Estatutuak onesten dituen uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak, atariko III. atalean, aditzera ematen du erakundearen egitura osatuz joanen dela osasun laguntzaren arloan, eta, horretarako, foru dekretu eta foru agindu argiak emanen direla, estatutuen helburu beretara bideratuak.

Bestalde, foru dekretu horren 13.2 artikuluak ezartzen du laguntza zerbitzuak eta hortik beherako gainerako unitate organikoak Osasuneko kontseilariaren foru aginduen bidez ezarriko direla.

Osasuneko kontseilariaren ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Ospitalegunea osatzen duten zerbitzu, atal eta unitateen izenak egokitu ziren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko laguntza zentroetatik zetozenak bateratzeko prozesuan, haiek baitaude jatorrian.

Nafarroako Ospitaleko Nefrologia Zerbitzua eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko Nefrologia Zerbitzua, hurrenez hurren, pixkanaka eratu eta garatu dira. 2010ean sortutako Nafarroako Ospitalegunearen eta arestian aipatutako ekainaren 18ko 59/2010 Foru Aginduaren indarrez, zentro horiek "A" eta "B" izendatu ziren, hurrenez hurren, Nafarroako Ospitalegunearen barnean.

Gaur egun, bidezkoa da, besteak beste, osasun zentro horiek batzeko baliabidea erabiltzea eta Nefrologia Zerbitzu bakar bat sortzea, aipatu jarduera medikoak batuta eta antolaketa berria emanda, herritarrei ematen zaien zerbitzua efizienteagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak proposaturik, eta uztailaren 18ko 62/2012 Foru Dekretuak eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz.

AGINDU DUT:

  1. artikulua. Nefrologia Zerbitzua sortzea.

    Nafarroako Ospitaleguneko Nefrologia Zerbitzua sortzen da, Nafarroako Ospitaleguneko Nefrologia Zerbitzuan bilduz A Ospitaleko Nefrologia Zerbitzuko eta B Ospitaleko Nefrologia Zerbitzuko giza baliabideak eta baliabide materialak.

  2. artikulua. Eginkizunak.

  3. Nafarroako Ospitaleguneko Nefrologia Zerbitzuak, zuzenean Nafarroako Ospitaleguneko Zerbitzu Medikoen Zuzendariordetzaren menpean, behar diren eginkizunak beteko ditu nefrologiaren esparru zientifikoen arloan, honako hauei dagokienez...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR