120E/2017 FORU AGINDUA, urriaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Larraungo Udal Planeko lurzoru urbanizaezinaren araubidea Larraunen aldatzeko espedientea, erauzketa eta meatze jarduerei dagokiena, behin betiko onesten duena. Sustatzailea Larraungo Udala da.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Larraungo Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren eta Ingurumenaren eta Lurraldearen Antolamenduaren Zerbitzu Juridikoaren txostena, kasu honetan Meatetegien Atalaren txosteneko eragozpenak eta bestelako ohar teknikoak ez direla lotesleak baloratzen duena, bidezkotzat jotzen da behin betiko onestea.

Horrenbestez, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuarekin bat,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Larraungo Udal Planeko lurzoru urbanizaezinaren araubidea Larraunen aldatzeko espedientea, erauzketa eta meatze jarduerei dagokiena. Sustatzailea Larraungo Udala da.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR