12/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen zainketen arloan eta esku-hartze sozialaren sektorean arreta emateko funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzen dituena, 2021eko urtarrilaren 26rako egindako greba deialdia dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

18. ALDIZKARIA - 2021ko urtarrilaren 26a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 12/2021 FORU AGINDUA, urtarrilaren 21ekoa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitatean gizarte zerbitzuen zainketen arloan eta esku-hartze sozialaren sektorean arreta emateko funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzen dituena, 2021eko urtarrilaren 26rako egindako greba deialdia dela eta. ELA sindikatuaren Gizalan Zerbitzu Publikoen Federazioak grebarako deia egin du 2021eko urtarrilaren 26ko lanaldi osorako Nafarroako gizarte zerbitzuen zainketen arloan. Grebak honako hauei eraginen die:

–Zaharren egoitzetako, etxebizitza komunitarioetako eta eguneko zentroetako lantokiak, kudeaketa publikokoak zein pribatukoak.

–Etxeko laguntzaren sektore publikoa eta pribatua.

–Esku-hartze sozialaren sektorea.

–Desgaitasuna duten pertsonei arreta emateko zentroak eta zerbitzuak.

Espainiako Konstituzioaren 28.2 artikuluan onartuta dagoen greba egiteko eskubidea bateragarria izan behar da gizartearen funtsezko zerbitzuak mantentzeko behar diren bermeekin, baina eskubide horren erabilera inola ere galarazi gabe, eta halaxe ulertu dute, agindu hari dagokionez, bai jurisprudentzia arruntak, bai konstituzionalak berak ere.

Gizarte zerbitzuen zainketen arloan eta esku-hartze sozialeko zerbitzuetan, zerbitzu jakin batzuek (egoitza zentroak, etxebizitzak, eguneko arretarako zentroak eta etxeko laguntza zerbitzuak, besteak beste) berehalako erantzuna ematen dute gizarte-larrialdietan, izan ere, oinarrizko eta funtsezko arreta pertsonal eta soziala eta laguntza indibiduala, familiarra edo kolektiboa eskaintzen diete egoera ahulean dauden gizarte taldeei, konparazio batera, mendekotasuna duten pertsonei, desgaitasun fisiko, sentsorial edo adimenekoa dutenei, adingabeei, adinekoei, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eta gizartetik baztertuta dauden pertsonei.

Laguntza zerbitzu horien instalazioek, batzuetan, oinarrizko beharrak asetzeko zainketa pertsonala behar duen jendea hartzen dute, eta beste batzuetan, hainbat zerbitzu, tratamendu, programa eta laguntza eskaintzen dira bertan. Gutxieneko zerbitzuak finkatzean, ezinbestekoa da erabiltzaile horiei egunero arreta egokia emateko nahitaezkoak diren zerbitzu, programa eta tratamenduak bermatzea, funtsezko zainketetan etenik izan ez dadin.

Azpimarratu beharra dago gizarte baliabide horien erabiltzaileentzako gutxieneko arretaren barruan haien oinarrizko beharrak estaltzeko diren jarduera guztiak...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR