12/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita osasungintzarako gaitzea Tuterako “BED4U” hotela.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

69. ALDIZKARIA - 2020ko apirilaren 1a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.1. XEDAPEN OROKORRAK 1.1.3. Foru Aginduak 12/2020 FORU AGINDUA, martxoaren 31koa, Osasuneko kontseilariak emana, zeinaren bidez baimentzen baita osasungintzarako gaitzea Tuterako “BED4U” hotela. Martxoaren 15eko SND/232/2020 Aginduaren bidez, giza baliabideen eta baliabide materialen arloko neurri batzuk hartu ziren COVID-19ak eragindako osasun krisiaren egoera kudeatzeko. Agindu horren 9. eta 10. artikuluetan aukera ematen zaie autonomia erkidegoetako osasun arloko agintariei espazio publiko edo pribatuak osasungintzarako gaitu ditzaten, eta behar diren neurriak har ditzaten pertsonak, ondasunak eta lekuak babesteko.

Halaber, agindu horren 12. artikuluan ezartzen denez, autonomia erkidego bakoitzean osasun arloko eskumenak dituzten agintariek emanen dituzte behar diren ebazpenak, xedapenak eta interpretazioko jarraibideak, beren jarduketa esparruaren barnean bermatze aldera agindu horretan ezarritakoa betetzen dela.

Martxoaren 19ko SND/257/2020 Aginduaren bidez, eten egin zen ostatu turistikoko establezimenduak jendearentzat irekitzeko aukera, martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretuaren 10.6 artikuluarekin bat. Errege-dekretu horren bidez, COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko alarma egoera deklaratu zen, eta martxoaren 27ko 476/2020 Errege Dekretuaren bidez haren indarraldia luzatu zen.

Halaber, etete horrek ez du eragozten autonomia erkidegoetako osasun arloko agintariek zenbait lokaletan osasungintzarako espazioak gaitu ahal izatea, martxoaren 15eko SND/232/2020 Aginduaren 9. apartatuan ezarritakoarekin bat, horixe xedatzen baita Osasun Ministerioak 2020ko martxoaren 23an emandako Instrukzioan, zeinaren bidez interpretazio irizpideak ezarri baitziren COVID-19ak eragindako osasun krisia kudeatzeko. Zehazki, martxoaren SND/257/2020 Aginduaren aplikazio eremuan sartutako lokalei aplikatzen zaie hori (paradoreak barne), betetzen badituzte osasun arreta emateko beharrezkoak diren baldintzak.

Osasun Departamentuak Nafarroako Osasun Zerbitzuaren osasun sistema indartu beharra dauka, COVID-19an positibo eman duten pazienteak era egokian artatzeko, Osasunaren Mundu Erakundeak deklaraturiko pandemiaren ondoriozko premiei erantzute aldera.

Presako eta ezinbesteko premia horri erantzuteko, Osasun Departamentuak beharrezkoa du Nafarroako zenbait hotel-establezimendu beretzat erabiltzea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aldeko txosten teknikoa...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR