12/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena, 2020ko urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorra dela eta.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

23. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 4a 1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA 1.7. BESTELAKOAK 12/2020 FORU AGINDUA, urtarrilaren 28koa, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak emana, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan ezartzen diren gutxieneko zerbitzuak betetzeko behar diren langileak zehazten dituena, 2020ko urtarrilaren 30erako deitutako greba orokorra dela eta. ELA, LAB, ESK eta STEILAS erakunde sindikalek greba orokorrerako deia egin dute. Erakunde sustatzaileen deialdiarekin bat, deitu da lanuztea egitera 2020ko urtarrilaren 30eko 00:00etatik 24:00etara arte.

Gobernuko agintaritzari dagokio funtsezkotzat hartzen diren zerbitzuak zein diren erabakitzeko eskumena, bai eta herritarren oinarrizko eskubideak babesteko behar diren neurriak hartzekoa ere, halaxe xedatzen baita martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretuaren 10. artikuluan, eta eskumen hori, kasu honetan, Nafarroako Foru Komunitateak erabili behar du, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 49. eta 58.1.b) artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Lehen xedapen gehigarrian adierazten duenez, ekainaren 10eko 119/2002 Foru Dekretuak, egoera honetan aplikatzekoa denak, ahalmena ematen die Nafarroako Gobernuko kontseilariei eta erakunde autonomoetako organo eskudunei funtsezko prestazio publikoetarako gutxieneko zerbitzuak ezar ditzaten, baita horiei arreta emateko behar diren langileak ere, grebarako deia egin duten sindikatuei entzun ondoren.

Azaldutakoaren ondorioz, ebazpen honek helburu du urtarrilaren 30erako deitutako greba dela eta, langileen funtsezko gutxieneko zerbitzuak arautzea Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan. Horiek ezartzeko, aintzat hartzen da, funtsean, zerbitzu horiek ezinbestekoak direla behar bezalako arretari eusteko.

Honako hau dio, 2.4 puntuan, apirilaren 2ko 71/2019 Foru Aginduaren bidez onetsitako Basozainak/Guarderío de Medio Ambiente kolektiboaren Plan Zuzentzaileak: “Ingurumeneko larrialdiak. Egun, behar bezalako arreta ematearren Nafarroako ingurumeneko larrialdiei, eratuta daude bikotez osaturiko 3 talde eragile, goizeko eta arratsaldeko txandetan aritzen direnak urteko 365 egunetan. Talde horietako bakoitza Nafarroa banatzen duten eremuetako batean aritzen da”. “Talde horietaz gain, barruti bakoitzak, suteen kanpainetan (neguan eta udan), beharrezkoa den aldiro eta eguraldiak hala eskatzen duenean, basozain bat izan behar du goizean...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR