12/2019 FORU DEKRETUA, otsailaren 27koa, zeinaren bidez aldatzen baita Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak aditzera eman du bere plantilla organikoa aldatu behar dela, behar errealetara moldatzeko.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiak horren aldeko txostena egin du.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko otsailaren 27ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

Lanpostu bat sortu da plantilla organikoan; ondotik aipatzen da, eta zuzkidura ekonomikoa du gaur egun indarra duen gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

–Aholkulari juridikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 10646 zenbakia duena plantilla organikoan.

AZKEN XEDAPENAK

...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR