12/2018 FORU DEKRETUA, martxoaren 28koa, LURSAREA Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentzia izeneko unitate teknikoa sortu, eta Nafarroako Lurralde Behatokia haren barruan txertatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 2. artikuluan adierazitakoaren arabera, lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari loturiko jarduera funtzio publiko bat da, lurzoruaren okupazioa eta erabilera planifikatu, antolatu, gidatu eta kontrolatzea xede duena.

Agindu horrek xedatzen du, orobat, lurraldearen antolamenduaren eta hirigintzaren arloko jarduketa administratiboen helburua dela Nafarroan lurraldearen garapen jasangarria lortzea, horren bidez bermatuz, Konstituzioaren printzipioek hala agintzen baitute, pertsonaren garapenerako ingurumen egokiaz gozatzeko eskubidea, natura-baliabideen arrazoizko erabilera, etxebizitza duin eta egokiaz gozatzeko eskubidea eta Nafarroaren ondare historiko, artistiko eta kulturala kontserbatu, sustatu eta aberastea, bai eta komunitatearen parte-hartzea ere ente publikoen ekimen urbanistikoak sortutako gainbalioetan.

Horrez gainera, adierazten du ezen lurraldearen inguruko jarduketa publiko guztietan printzipio hauek hartuko direla aintzat:

  1. Lurraldearen gaineko jardueren garapen arrazoizkoa eta orekatua; horren bidez betiere bermatu beharko da lurraldearen aniztasuna eta osagarritasuna, eta lurzoruaren aprobetxamendurik onena ziurtatu beharko da, berriztatzen ez den natura-baliabidea den aldetik.

  2. Nafarroako udalerrien garapena jasangarria eta kohesiozkoa izatea gizartearen, kulturaren, ekonomiaren eta ingurumenaren ikuspegitik, azken helburua izanik nafar guztien bizi-kalitatearen baldintzak mantendu eta hobetzea.

    Horrenbestez, lurralde garapen jasangarria faboratzeko eta lurralde lehiakor eta kohesionatua lortzeko, beharrezkoa litzateke toki administrazio guztien, erakundeen, enpresa publikoen, toki eragileen, toki entitateen eta abarren politikak koordinatzea, toki garapen jasangarria lortzeko ekimenak abiaraztea dinamizatuz, part-hartze prozesuen bidez eta lurralde inplikazioa bultzatuz.

    Hori helburu, NASUVINSA-Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoaren Administrazio Kontseiluak, 2016ko maiatzaren 31n egindako bilkuran, erabaki zuen LURSAREA-Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentzia izeneko lan arlo bat txertatzea bere antolaketa-egituran. Agentzia horren helburua izanen da garapen jasangarri eta parte-hartzailea bultzatzea, enplegua sortzea, hiri eta landa eremuen arteko harremanak sustatzea eta lurralde kohesioa eta oreka lortzea, hori guztia lurralde lehiakorra, kohesionatua eta kulturaren aldetik jasangarria lortzeko asmoz, eta, aldi berean, erronka demografikoei eta despopulazioari aurre eginez.

    Hortaz, Nafarroako Lurraldearen eta Jasangarritasunaren Agentzia izeneko jarduera arloa sortuz NASUVINSAk lortu nahi duen helburua da Nafarroako Foru Komunitatean, hala toki mailan nola eskualde mailan, lurralde garapenerako dauden politikak bultzatu, koordinatu eta dinamizatzeko lana indartzea, eta, horrekin batera, lurraldearen eta jasangarritasunaren arloko eskumenak bere gain dituen Nafarroako Gobernuaren departamentuak arlo honetan dituen lan-ildo eta eskakizunei kasu egin eta erantzutea.

    Gaur egun Nafarroako Lurralde Behatokia, zeina Nafarroako Gizarte Politikarako Kontseilua arautzen duen apirilaren 5eko 166/2004 Foru Dekretuaren bidez sortu baitzen, NASUVINSAri atxikita dago, unitate tekniko gisa. Figura hori Lurraldearen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR