12/2018 FORU AGINDUA, otsailaren 13koa, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak emana, zeinaren bidez zuzentzen baita otsailaren 8ko 10/2018 Foru Aginduan atzemandako akatsa.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariaren otsailaren 8ko 10/2018 Foru Aginduaren bidez, xedatu zen kargutik kentzea, berak eskatuta, Fernando Izco García, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko Departamentuetako Informazio Sistemen Zerbitzuko Garapen Ekonomikoko, Enpleguko, Hezkuntzako, Kulturako eta Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako arloetako Proiektuen Ataleko burua.

Akatsa ikusirik xedapen zatiko 1. puntuan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluarekin bat (ezartzen baitu ezen administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituztela beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak), bidezkoa da akats hori zuzentzea.

Horiek horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Otsailaren 8ko 10/2018 Foru Aginduan atzemandako akatsa zuzentzea (foru agindu horren bidez xedatu zen kargutik kentzea, berak eskatuta, Fernando Izco García, Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusiko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR