12/2017 FORU LEGEA, irailaren 21ekoa, kreditu-gehigarria ematen diona “Nafarroako Kazetariak” Elkarteari, 2016an Sanferminetako Nazioarteko Prentsa Bulegorako egindako gastuaren ordainetan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, KREDITU-GEHIGARRIA EMATEN DIONA “NAFARROAKO KAZETARIAK” ELKARTEARI, 2016AN SANFERMINETAKO NAZIOARTEKO PRENTSA BULEGORAKO EGINDAKO GASTUAREN ORDAINETAN.

ATARIKOA

“Nafarroako Kazetariak” Elkarteak “Sanferminetako Nazioarteko Prentsa Bulegoa” izeneko ekimena garatu du 2000. urtetik aurrera. Jarduera hori onura publikokotzat aitortu izan ohi da, eta Nafarroako Aurrekontu Orokorrak nahiz Iruñeko Udalak aurrekontu bidezko laguntza eman ohi diote. Festak direla-eta Iruñera etortzen diren kazetarientzako arreta zerbitzu bat da ekimen hau, Gobernuaren eta Udalaren komunikazio zerbitzuek eman ezin dutena, eta ezinbestekoa dena komunikabide nazional nahiz atzerrikoek informazio-estaldura egokia egiteko eta munduari Nafarroako ekitaldi turistiko nagusiaren berri emateko.

2016ko Gastuen Aurrekontuan “Hitzarmena ‘Nafarroako Kazetariak’ Elkartearekin” izeneko B10001-B1100-4809-921500 partida izenduna bildu zen. Partida horren hasierako zenbatekoa 16.000 eurokoa da. Aipatutako elkarteak proiektua behar bezala eraman zuen aurrera, eta gastuak kasuko araudiaren arabera justifikatu zituen. Nafarroako Gobernuaren kudeaketa administratiborako plataforma informatikoarekin izandako tramitazio akats batengatik, ordea, ezin izan zen diru-laguntza hori eman eta ordaintzeko espedientea epe barruan onetsi.

2017ko Gastuen Aurrekontuak “Hitzarmena ‘Nafarroako Kazetariak’ Elkartearekin Sanferminetako Nazioarteko Bulegorako” izeneko B10001-B1100-4809-921500 partida izenduna hartzen du barne, mintzagai den elkartearen aldekoa, 30.000 euroko hasierako zenbatekoarekin.

2016an egindako gastuak “Nafarroako Kazetariak” Elkarteari ordaindu ahal izateko, eta proiektua behar bezala gauzatu zela egiaztatu ondoren, beharrezkoa da indarrean dagoen Gastuen Aurrekontuko partida izendunari gehikuntza bat egitea.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 48. artikuluak, bere lehen paragrafoan, ezartzen du ezen, hurrengo ekitaldira arte berandutu ezin daitekeen gasturen bat aurrekontu indardunaren kargura egin behar bada eta dagoen kreditua ezin bada handitu aipatutako foru legean jasotako xedapenen arabera...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR