12/2017 FORU AGINDUA, urtarrilaren 11koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, abenduaren 15eko 305/2015 Foru Agindua aldatzen duena. 305/2015 Foru Aginduaren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta atala baino maila beheragoko unitateen egitura garatu zen.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduaren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta atala baino maila beheragoko unitateen egitura garatu zen. V. kapituluaren 3. atalean Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzari dagokion araudia dago, eta VI. kapituluan, berriz, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuari dagokiona.

Foru agindu hori onetsi zenetik urtebete igaro delarik, erakunde autonomo horien egitura erronka eta behar berrietara egokitzeko eta haren eraginkortasuna hobetzeko asmoz, bidezkoa da egitura hori aldatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak, 24.4 artikuluan, ezartzen du bulegoak eta ataletatik beherako unitateak sortu, aldatu eta kentzea, unitate horiek non sartuko diren, departamentu horretako kontseilari titularrak eginen duela, foru aginduaren bidez.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Eskubide Sozialetako kontseilariaren abenduaren 15eko 305/2015 Foru Aginduaren 5.1.c), 6.1, 32., 33., 34., 35., 39., 40., 42., 49., 50., 51., 52. eta 53. artikuluak aldatzen dira. Foru agindu horren bidez, departamentu horretako eta haren erakunde autonomoetako bulegoen eta atala baino maila beheragoko unitateen egitura garatu zen.

Lehenbizikoa.–5.1. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

“5.1. artikulua. Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak bulego hauek ditu bere egituran:

  1. Balorazioen eta Zerbitzuen Zuzendariordetzaren mende:

    –Desgaitasuna duten Pertsonentzako Zentroen Bulegoa.

    –Zorren Kudeaketa eta Kontrolaren Bulegoa.

    –Banakako Arreta Programen Bulegoa.

  2. Kudeaketaren eta Baliabideen Zuzendariordetzaren mende:

    –Entitateekiko Koordinaziorako Bulegoa.

    –Programetarako Kudeaketa Administratiboaren Bulegoa.

    –Horniduren Bulegoa.

  3. Familiaren eta Adingabeen Zuzendariordetzaren mende:

    –Familia Bulegoa.

    –Administrazio Aferetarako Bulegoa.

    –Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoa.

    –Neurri Judizialak Betearazteko Bulegoa.

    –Zaintza Kudeatzeko Bulegoa.

    –Nazioko eta Nazioarteko Adopzioen Bulegoa.

    Bigarrena.–6.1. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak bulego hauek ditu bere egituran:

  4. Kudeaketako Zuzendaritzaren mende:

    –Zuzendaritza Idazkaritzaren Bulegoa.

  5. Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuaren mende:

    –Kontrol Administratiboaren Bulegoa.

    –Prozesuak Koordinatzeko Bulegoa.

    –Erregistro eta Langileriaren Bulegoa.

    –Zentroak Koordinatu eta Egiaztatzeko Bulegoa.

  6. Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuaren mende:

    –Energia Berriztagarrien eta Efizientzia Energetikoaren Erreferentziako Zentro Nazionalaren Bulegoa - Enplegurako Prestakuntzaren Arloa.

    –Programazioa Diseinatzeko Bulegoa.

    –Neurriak Hedatzeko Bulegoa.

    –Jarraipen eta Ebaluazio Bulegoa.

    –Gaitasunak Egiaztatzeko Bulegoa.

    –Informatika Bulegoa.

  7. Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuaren mende:

    –Lan Munduan Sartzen Laguntzeko Bulegoa.

    –Enplegu eta Prestakuntza Programen Bulegoa.

    –Kontrataziorako Pizgarrien eta Ekonomia Sozialaren Bulegoa.

    –Kontratuen eta Enplegu Eskaintzen Bulegoa.

    –Ekintzailetza Bulegoa.

    –Nazioarteko Programen Bulegoa.”

    Hirugarrena.–32. artikulua aldatzen da. Hona testu berria:

    “32. artikulua. Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoa.

    Babesgabetasun Egoeren Balorazio Bulegoa Babesgabetasun Egoeren Balorazio Atalari atxiki zaio eta eginkizun hauek izanen ditu:

  8. Babesgabetasun Egoeren Balorazio Atalari laguntzea haurrak eta nerabeak babesteari loturiko eginkizun guztietan.

  9. Laguntza eskatzen duten Nafarroako “gizarte sareko adabegi” guztiei aholku ematea adingabeen babesaren arloan, hots, oinarrizko gizarte zerbitzuei, auzoko unitateei eta haurrei eta nerabeei laguntzeko taldeei.

  10. Babesik gabeko egoeran edo babesik gabe gelditzeko arriskuan dauden adingabeen espedienteak baloratzea, kasu bakoitzaren larritasuna finkatzeko.

  11. Babesik gabeko egoeran edo babesik gabe gelditzeko arriskuaren egoeran esku hartzea, eta kasuan-kasuan behar diren babeserako baliabideak aplikatzea.

  12. Adingabeen babeserako neurriak eta baliabideak abian jartzeko administrazio ebazpenak emateko txostenak prestatzea.

  13. Arazo sozialak dituzten adingabeak hartzeko zentroak kudeatzen dituzten entitate itunduen gainbegiratze teknikoa eta jarraipena egitea.

  14. Arazo sozialak izanik, egoitzetan hartuak dauden adingabeak gainbegiratzea, laguntzea, jarraipena egitea eta kontrolatzea.

  15. Txostenak idaztea eta proposamenak egitea. Familia Epaitegiekin eta Adingabeen Fiskaltzarekin koordinatzea.

  16. Egoitzetan hartuak dauden adingabeen familiekin, guraso-eginkizunak berreskuratzeko programak garatzea.

  17. Adingabeen jarraipena egitea erakundeen babespetik atera eta gero.

  18. Familietan Esku Hartzeko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR