12/2016 FORU DEKRETUA, martxoaren 16koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Gainera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak zera proposatu du: plantilla organikora biltzea irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz plantilla organikoan badauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak (Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzeko arauak ezartzen dituen foru dekretua). Horretarako, lanpostu hutsak sortu behar dira plantilla organikoan, ongi adierazita kontratatutako langile berberek beteko dituztela aldi baterako, kontratuan behar den aldaketa eginda betiere.

Orobat, zenbait lanpostu sortu dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoan. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

Bestetik, osagarri batzuen esleipena aldatu da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren plantilla organikoaren zenbait lanpostutan.

Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Kontu-hartzailetza Zerbitzuak aldeko txostena eman du.

Azkenik, plantilla organikoan zehazten diren kontuak direnez gero, ukitutako departamentuek planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, zenbait burutza betetzeko beharkizunei buruz eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskinaren eguneraketari buruz. Aldaketa eta eguneraketa horiek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko martxoaren 16ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan aldaketa hauek egin dira:

    Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatu dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko kontu-sailetan.

    Garapen Ekonomikorako Departamentua

    Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia:

    –Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, plantilla organikoan A mailakoa, 3349 zenbakia duena.

    Eskubide Sozialetako Departamentua

    Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

    –Lan harremanetako graduduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 2718 zenbakia duena.

    –Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3833 zenbakia duena.

    Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

    –Psikologoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 8322 zenbakia duena.

    –Gizarte hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 9827 zenbakia duena.

    –Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 2867 zenbakia duena.

    Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua

    Nafarroako Zerga Ogasuna:

    –Goi mailako tituluduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 1168 zenbakia duena.

    Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua

    Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

    –Zerbitzu orokorretako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 114 zenbakia duena.

    Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

    –EMT (Administrazioa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 8173 zenbakia duena.

    –Administraria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 4204 zenbakia duena.

    Barne Zuzendaritza Nagusia:

    –Gidaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 6449 zenbakia duena.

    Justizia Zuzendaritza Nagusia:

    –Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 7447 zenbakia duena.

    Hezkuntza Departamentua

    Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia:

    –Administrari laguntzailea; lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 30599 zenbakia duena.

    Osasun Departamentua

    Osasun Zuzendaritza Nagusia:

    –Gizarte langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 3975 zenbakia duena.

    Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua:

    –Erdi mailako teknikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 1678 zenbakia duena.

    Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

    Kudeaketa Ekonomikoaren eta Zerbitzu Orokorren Zuzendaritza:

    –Ingeniaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 61686 zenbakia duena.

    Nafarroako Ospitalegunea:

    –OLT/EUD*. Zazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 61423, 62068, 62078, 62201, 62886, 63362 eta 64889 zenbakia dutenak.

    –Sukaldaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa, plantilla organikoan 66469 zenbakia duena.

    –Galdaretako arduraduna. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, plantilla organikoan 62958 zenbakia duena.

    –Osasun laguntzailea. Hamahiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 60834, 61512, 62080, 62207, 62394, 63359, 64433, 64521, 64839, 64924, 65047, 65422 eta 65462 zenbakia dutenak.

    Oinarrizko Osasun Laguntza:

    –Toki Osasuneko botikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 60846 zenbakia duena.

    –Zeladorea. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, E mailakoak, plantilla organikoan 60335 eta 61082 zenbakia dutena.

    –Zerbitzu anitzetako langilea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, plantilla organikoan 68729 zenbakia duena.

    Tuterako Osasun Barrutia:

    –Toki Osasuneko botikaria. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 65266 eta 66783...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR