12/2015 FORU LEGEA, apirilaren 10ekoa, zeinaren bitartez Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurri jakin batzuen indarraldia 2015. urtera luzatzen baita eta langile horien montepioetako klase pasiboen pentsioak eguneratzen baitira.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, ZEINAREN BITARTEZ NAFARROAKO ADMINISTRAZIO PUBLIKOEN ZERBITZUKO LANGILEEN ARLOKO PRESAKO NEURRI JAKIN BATZUEN INDARRALDIA 2015. URTERA LUZATZEN BAITA ETA LANGILE HORIEN MONTEPIOETAKO KLASE PASIBOEN PENTSIOAK EGUNERATZEN BAITIRA.

ZIOEN AZALPENA

Foru lege honen bidez, 2015. urtera luzatzen da Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurri jakin batzuen indarraldia, eta montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak ere eguneratzen dira.

1. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak.

2015. urtera luzatzen dira Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen arloko presako neurriak, hots, ekainaren 21eko 13/2012 Foru Legearen 1., 5., 6. eta 8. artikuluetan aurreikusitakoak.

2. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak eguneratzea.

1. 2015eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, indarreko araudiaren arabera eguneratzeko eskubidea dutenek, pentsio publikoek urte horretan duten igoera bera izanen dute.

2. Aurreko atalean xedatutakoa galarazi gabe, alargun- eta umezurtz-pentsio minimoek lanbide arteko gutxieneko soldatari jarraituko diote, indarra duen...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR