12/2015 FORU AGINDUA, abuztuaren 12koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, 587 eredua, “Berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga. Autolikidazioa”, onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Ingurumen arloko fiskalitate neurri batzuk eta tributu eta finantza arloetako beste zenbait neurri ezartzen dituen urriaren 29ko 16/2013 Legeak berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga sortu zuen 2014ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Zeharkako tributu bat da, horrelako gasen kontsumoaren gainekoa, eta gas horiek kontsumorako jartzea kargatzen du, fase bakarrean, bakoitzak eguratsa berotzeko daukan potentzialaren arabera.

Berriki, Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak zerga hori harmonizatzeko irizpideak erabaki dituzte, eta hori Hitzarmen Ekonomikoaren 36. artikuluan jaso da (ekainaren 24ko 14/2015 Legearen bidez onetsitako testua).

Irizpide horien arabera, eta aplikatzekoa den araudiari dagokionez, Estatuak aldi bakoitzean ezartzen dituen funtsezko eta formazko arau berak aplikatu behar ditu Nafarroako Foru Komunitateak. Dena dela, aitorpena eta diru-sarrera egiteko bere ereduak onesten ahalko ditu, gutxienez ere lurralde erkideko datu berak edukiko dituztenak, eta likidazioaldi bakoitzean diru-sarrera egiteko epeak ezartzen ahalko ditu, Estatuko Administrazioak ezartzen dituenetatik asko aldendu gabe.

Zergaren ordainarazpena Nafarroari egokituko zaio Estatuko araudiak aipatzen dituen azken kontsumitzaileek Nafarroan kokatutako instalazioetan, ekipamenduetan edo aparatuetan erabiltzen badituzte zergaren xedeko produktuak. Berotegi-efektuko gas fluordunak autokontsumorako erabiltzen diren kasuetan, autokontsumo hori Nafarroako lurraldean egiten bada. Gainerako kasuetan, zerga-egitatea gertatzen den zergadunaren establezimendua Nafarroako lurraldean baldin badago.

Tributu arloan dagokion ahalmena erabiliz, Foru Komunitateak martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legea onetsi zuen, eta haren bigarren artikuluan berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga arautzen da. Foru lege horrek 2015eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.

Foru lege horren bigarren artikuluko hamabosgarren atalean xedatutakoaren arabera, zerga horren zergadunek sorrarazitako kuoten autolikidazio bat aurkeztu beharko dute lau hilean behin, eta, horrekin batera, tributu zorra ordaindu beharko dute. Horretarako, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu Departamentuko titularrak ahalmena izanen du autolikidazioak aurkezteko ereduak, epeak, betebeharrak eta baldintzak ezartzeko.

Hortaz, bidezkoa da zergaren autolikidaziorako 587 eredua onestea.

Bestalde, azken xedapenetan lehenaren bidez eredu hau sartzen da ordainketak bankuan helbideratzea onartzen duten zerga ereduen zerrendan.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoak erabiliz aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko arautegiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan eta zazpigarren xedapen gehigarrian eta Energia elektrikoaren ekoizpenaren balioaren gaineko zerga, berotegi-efektuko gas fluordunen gaineko zerga eta kreditu-erakundeetako gordailuen gaineko zerga arautzen dituen martxoaren 18ko 11/2015 Foru Legearen bigarren artikuluko hamabosgarren...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR