11E/2015 FORU AGINDUA, abenduaren 4koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, behin betiko onesten duena Caparrosoko Udal Planeko aldaketaren espedientea, Valle de Odieta SLCk sustaturik; Caparrosoko 17. poligonoko 43., 49., 68., 70., 127., 191., 250., 251., 263., 264., 265. eta 266. lurzatien zati baten (50.333 m²) egungo sailkapena aldatzea du xede, lurzoru urbanizaezin babestu gisa (natur ustiapeneko lurzoru; abeltzaintza intentsiboa) sailkatzeko.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Caparrosoko Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, baita Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

  1. Behin betiko onestea Caparrosoko Udal Planeko aldaketaren espedientea, Valle de Odieta SLCk sustaturik; Caparrosoko 17. poligonoko 43., 43., 49., 68., 70., 127., 191., 250., 251., 263., 264., 265. eta 266. lurzatien zati baten (50.333 m²) egungo sailkapena aldatzea du xede, lurzoru urbanizaezin babestu gisa (natur ustiapeneko lurzoru; abeltzaintza intentsiboa) sailkatzeko.

  2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

    Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR