119/2019 FORU AGINDUA, abuztuaren 23koa, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak emana, zeinaren bidez Hezkuntzako kontseilariaren esku uzten baita gora jotzeko errekurtsoen ebazpena Hezkuntza Departamentuari atxikitako irakasleen langileria arloan.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuko kontseilariari dagokio gora jotzeko errekurtsoak ebaztea, kontseilaria baino maila baxuagoko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edozein organok arlo horren gainean emandako egintzei dagokienez, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121.1 artikuluari buruz Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1.c) artikuluan ezarritakoarekin bat. Esleipen bera egiten du otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 2. artikuluko g) apartatuak. Dekretu horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehaztu ziren.

Hala ere, otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretu horren 7.2.g) artikuluaren arabera, Hezkuntza Departamentuari dagokio, departamentu horri atxikiriko irakasleei dagokienez, langileria arloan jarritako gora jotzeko errekurtsoak tramitatzea.

Martxoaren 11ko 11/2019 Foru Lege horren 6.2.j) artikuluan xedaturikoaren arabera, administrazio prozeduren arrazionalizazioak eta arintasunak gidatuko dituzte Foru Administrazio Publikoaren jarduketa eta funtzionamendua. Eskuratutako esperientziaren arabera, artikulu hori betetzeko, lagungarria da Hezkuntzako kontseilariaren esku uztea gora jotzeko errekurtsoen eta beste edozein erreklamazioren ebazpena, Hezkuntza Departamentuari atxikitako irakasleen langileria arloan; izan ere, kontseilari horrek esleiturik du bere departamentuari lotutako gora jotzeko errekurtso guztien ebazpena (martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 126.1 artikulua).

Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.2 artikuluak xedatzen du kontseilariek beren eskudantzien erabilera beste baten esku uzten ahal dutela. Bestetik, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 11.1 artikuluak ezartzen du organoen berezko eskumenak maila bereko edo beheragoko beste organo batzuen esku uzten ahal direla. Errekurtsoak ebazteko eskudantziari dagokionez, artikulu horren 2. apartatuko f) letraren arabera, errekurritutako egintzen aurkako...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR