119/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zenbait departamentuk eta erakunde autonomok aditzera eman dute beren plantilla organikoak aldatu egin behar direla, gaur egun dituzten beharretara moldatzeko.

Horrekin batera, zenbait departamentuk eta erakunde autonomok honakoa proposatu dute: plantilla organikora biltzea plantilla organikoan egun dauden egiturazko lanpostu iraunkorrak, behin betiko betetzen ahal direnak (Nafarroako Administrazio Publikoetan langileak administrazio araubidean kontratatzea eta egiturazko enplegua finkatzea arautzen dituen irailaren 28ko 68/2009 Foru Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz). Horretarako, lanpostu hutsak sortu behar dira plantilla organikoan.

Bestalde, Kultura, Kirol eta Gazteria Departamentuko Vianako Printzea Erakundea-Kulturako Zuzendaritza Nagusiak proposatu du hiru lanpostu hauen barne igoera murriztua: liburutegiko laguntzaileak, D mailakoak; liburutegiko arduradunak, C mailakoak izatera pasatuko dira.

Badago Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuko Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusiaren aldeko txostena.

Halaber, plantilla organikoan zehazten diren aferak direnez gero, ukitutako departamentuek, Euskarabidea/Euskararen Nafar Institutuak eta Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak planteatu dituzten aldaketa batzuk jaso dira, hain zuzen ere euskara eta ingelesa jakitearen beharkizunei buruzkoak.

Aldaketa hauek ez dute kostu ekonomikorik.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 27ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

  1. artikulua. Plantilla organikoko lanpostu huts batzuk amortizatzea eta beste batzuk sortzea.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa honela aldatzen da:

    Bat.–Ondotik adierazten diren lanpostuak amortizatzen dira. Zuzkidura ekonomikoa dute indarreko gastuen aurrekontuaren I. kapituluko partidetan:

    Eskubide Sozialetako Departamentua.

    Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua:

    –Administrari laguntzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, D mailakoa, 6217 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

    Lehendakaritzako eta Gobernu Irekiko Zuzendaritza Nagusia:

    –Mandataria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, E mailakoa, 59 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Hezkuntza Departamentua.

    ...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR