119/2016 FORU DEKRETUA, abenduaren 28koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuan lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Nafarroako Suhiltzaileen Zerbitzuak egin txostenean jakinarazi da suhiltzaile kabo izateko 18 lanposturen lan publikoaren eskaintza sustatu beharra dagoela, suhiltzaile kabo diren funtzionarioek erretiroa hartuta eta bigarren jardueraren egoerara igarota hutsik gelditu diren suhiltzaile kaboen lanpostuak betetzeko, zerbitzu horren funtzionamendu zuzena bermatzearren.

2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko urriaren 29ko 48/2015 Legeak, beren artikulu multzoan, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak ezartzen ditu, eta jarduera publikoaren sektore jakin batzuetan aplikatzen ahal diren salbuespenak.

Aurreikusten diren salbuespenen artean, xedatzen da lanpostu hutsak betetzeko tasak dakarren gehieneko lanpostu kopuruan ez direla sartuko barne igoerako prozesuen bidez betetzeko deitzen diren lanpostuak.

Suhiltzaile kabo izateko 18 lanpostuak hutsik daude plantilla organikoan eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adinako dirua. Ez dira konputatzen 2016ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko urriaren 29ko 48/2015 Legearen ordezkatze-tasaren ondorioetarako.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta horren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionarioen eta estatutupeko langileen Negoziazio Mahaiari kontsulta egin ondoren, suhiltzaile kabo izateko 18 lanposturen lan publikoaren eskaintza partziala onesteko proposamena egin dio Nafarroako Gobernuari.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR