119/2015 FORU AGINDUA, urriaren 27koa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak emana, Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordeko kideen egitura aldatzen duena Nafarroako Foru Komunitatean.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 9ko 486/2007 Foru Aginduaren bidez, Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordea eratu zen Nafarroako Foru Komunitatean, helburua izanik erakundearen informazioaren segurtasun kudeaketaz arduratzea, jarraipena egitea kontrol erakundeen aholkuei eta jarraipena egitea landa garapenerako programa gauzatzeko moduari, kudeaketa prozeduraren onespenari eta erakunde ordaintzaileari lotutako beste alderdi batzuei.

Aurreko foru agindua Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren 83/2011 Foru Aginduak aldatu zuen, Erakundearen Jarraipen Batzordeko kideen egitura aldatu baitzuen, baita Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumeneko kontseilariaren martxoaren 9ko 11/2012 Foru Aginduak ere.

Abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen, eta, halaber, Erakunde Ordaintzailearen zuzendaritzari esleitzen zaizkion eginkizunak zehaztu zituen Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtseko (NBEUF) Erakunde Ordaintzaileari eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsari (LGENF) dagokienez Nafarroako Foru Komunitatean, eta, ondorioz, beharrezkoa da Jarraipen Batzordeko kideak berriz egituratzea.

Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsak (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) Nafarroako Foru Komunitatean finantzaturiko gastuak ordaintzen dituen erakundea baimendu eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen dituen urtarrilaren 23ko 7/2013 Foru Dekretuaren azken xedapenetako bigarrenak Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen dio, bere eskumenen barruan, foru dekretu hori garatu eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

Azaldutakoarekin bat, eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 41.1.g) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.–Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariaren azaroaren 9ko 486/2007 Foru Aginduaren aldaketa, horren bidez Erakunde Ordaintzailearen Jarraipen Batzordea sortu baitzen Nafarroako Foru Komunitatean.

  1. artikulua aldatzen da, eta testu hau izanen du hemendik...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR