118/2016 FORU DEKRETUA, abenduaren 28koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretua aldatzen duena.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ATARIKOA

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi ziren.

Onetsi zirenetik urtebete igaro delarik, erakundearen egitura erronka eta behar berrietara egokitzeko eta haren eraginkortasuna hobetzeko asmoz, bidezkoa da estatutuetan aldaketa batzuk egitea.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearekin bat, Eskubide Sozialetako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak bi mila eta hamaseiko abenduaren hogeita zortzian hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak aldatzea.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onesten dituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren 6., 12., 13., 14., 17., 18., 19., 23., 24., 25., 26., 27. eta 28. artikuluak aldatzen dira, eta 17.bis artikulua eransten. Artikulu horiek honela idatzita gelditu dira:

Lehena.–6. artikuluaren d) eta e) idatz-zatiak aldatzen dira, eta honela idatzita agertuko dira:

“d) Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak aldatzea proposatzea kontseiluburuari, Nafarroako Gobernuak onets dezan, salbu eta estatutuen aldaketa horrek erakunde autonomoaren egitura organikoari baizik ez badio eragiten; izan ere, kasu horretan Gobernu Kontseiluari aholku eskatu beharko zaio.

  1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Kudeaketa Zuzendaritza bete behar duen pertsona titularraren izendapenaren gainean kontsultatua izatea, baita estatutuen aldaketen gainean ere, aldaketa horrek erakunde autonomoaren egitura organikoari baizik ez badio eragiten.”

    Bigarrena.–12. artikulua aldatzen da, m) idatz-zatia gehitu baitzaio, eta honela idatzita agertuko da:

    “m) Erakundearen diru-laguntzen deialdiak onestea”.

    Hirugarrena.–13. artikuluaren lehenengo lerroaldea aldatzen da, eta n) eta ñ) idatz-zatiak gehitzen zaizkio. Honela idatzita agertuko dira:

    “Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzua unitate organiko horizontal bat da, Eskubide Sozialetako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiarekin koordinaturik eginkizun hauek beteko dituena:

    (...)

  2. Enpleguaren arloan zerbitzuak ematen dituzten entitateak aitortzea.

    ñ) Erakundearen unitate guztien arteko barne komunikazioa, kanpo komunikazioa, eta parte-hartzearekin, antolaketarekin eta informazio sistemekin zerikusia duen beste edozein eginkizun”.

    Laugarrena.–14. artikulua aldatzen da, eta honela idatzita agertuko da:

    “14. artikulua. Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuaren egitura.

    Laguntza eta Kudeaketa Administratiboaren Zerbitzuak unitate organiko hauek ditu bere egituran:

  3. Araubide Juridikoaren eta Langileriaren Atala.

  4. Kudeaketa Ekonomikoaren Atala.

  5. Programen Jarraipenerako Atala.

  6. Komunikaziorako eta Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Atala.

    Bosgarrena.–17. artikulua aldatzen da, e) idatz-zatia gehitu baitzaio, eta honela idatzita agertuko da:

    “e) Enpleguaren arloan zerbitzuak ematen dituzten zentro eta entitateak aitortzea eta inskribatzea”.

    Seigarrena.–17.bis artikulua gehitzen da, eta honela idatzita agertuko da:

    “17. bis artikulua. Komunikaziorako eta Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Atala.

    Komunikaziorako eta Prozesuak Hobetu eta Koordinatzeko Atalak eginkizun hauek izanen ditu:

  7. Erakundeko langileentzako parte-hartze eredu bat sustatu eta kudeatzea, kanpoko zein barreneko zerbitzuak hobetzeko plan edo jarduketak prestatzeko.

  8. Zerbitzuak hobetzeko plan edo jarduketak prestatu, sustatu, kudeatu eta haien jarraipena egitea, erakundeko administrazio unitate guztiekin koordinatuta.

  9. Erakundeko administrazio unitate guztien koordinaziorako eta barne komunikaziorako sistemak garatu eta bultzatzea.

  10. Programak kanpoan hedatzeko behar...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR