117/2014 FORU DEKRETUA, abenduaren 29koa. Honen bidez Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen da Aralar izeneko Batasunaren Garrantzizko Lekua, eta haren kudeaketa plana onesten.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

ZIOEN AZALPENA

Aralar izeneko lekua Nafarroako ipar-mendebaldean dago, eta Aralar mendia du bere baitan (Nafarroako Onura Publikoko Mendien Katalogoko 8. OPM), baita mugakide diren lurren zerrenda zabal bat ere, udalerri hauetakoak: Araitz, Arakil, Arbizu, Arruazu, Bakaiku, Betelu, Etxarri Aranatz, Ergoiena, Irañeta, Lakuntza, Larraun eta Uharte Arakil. Horretaz gain, 53. eta 63. fazeriak. Nafarroako dibertsitate biologikoaren erakusgarri diren naturako habitatak eta basa flora eta fauna daude bertan, eta kasu batzuetan desagertzeko arriskuan daude beren berezko banaketa eremuetan, edo berezko banaketa eremu murritza dute, bai atzera egin dutelako bai beren eremua berez delako murritza. Horregatik, eremu batzuk hautatu behar dira, non bermatuko baita habitat natural eta basa espezie horiek epe luzean iraunen dutela, kudeaketa aktibo eta prebentiborako sistema eraginkor eta eragingarrien bidez.

Habitat natural nahiz espezie horietako batzuk sarturik daude Kontseiluak 1992ko maiatzaren 21ean emandako Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko 92/43/EEE Zuzentarauan, edo Basa hegaztiak kontserbatzeari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2009/147/EE Zuzentarauan. Horrenbestez, balio handia dute ez bakarrik Foru Komunitatean, baita Europar Batasunean ere. Bi zuzentarau horiek dira Europar Batasunak naturaren kontserbazioaren arloan duen tresna nagusia. Horretarako, lekuen sare ekologiko bat sortu zen, Natura 2000 Sarea, non Batasunaren interesekotzat hartu diren basa florako eta faunako espezie eta habitat natural guztien adierazpenak lehengoratu edo egoki kontserbatu behar baitira.

92/43/EEE Zuzentaraua abenduaren 7ko 1997/1995 Errege Dekretuaren bidez sartu zen Espainiako ordenamendu juridikoan.

Zuzentarauak irizpide zientifiko batzuk eta egutegi bat ezarri zituen Natura 2000 Sarea eratzeko. 4. artikuluaren arabera, Europar Batasuneko estatuek lekuen zerrenda bat proposatu behar diote Batzordeari, eta adierazi behar dituzte leku bakoitzean dauden natur habitat motak eta Batasunaren intereseko espezieak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak, Gobernuak 2000ko maiatzaren 15ean hartutako Erabakiaren bidez, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen ahal diren lekuen zerrenda behin-behinekoz onetsi zuen, gero Natura 2000 Europako sare ekologikoan sar zitezen. Horien artean, Aralar izeneko ES2200020 gunea dago.

Batasunaren Garrantzizko Leku gisa onetsirik, Europar Batasuneko estatuak ahalik eta lasterren deklaratu behar du Kontserbazio Bereziko Eremu, gehienez ere sei urteko epean. Horretarako, kudeaketa plan baten bidez, behar diren kontserbazio neurriak ezarri behar dira, Batasunaren Garrantzizko Leku izatearen arrazoi diren natur habitatak eta espezieen populazioak kontserbazio egoera onean mantentzeko, edo egoera hori berriz ezartzeko.

2004ko abenduaren 7ko 2004/813/EE Erabakiaren bidez, Europako Batzordeak eskualde biogeografiko atlantikoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda onetsi zuen, eta 2006ko uztailaren 19ko 2006/613/EE Erabakiaren bidez, berriz, eskualde biogeografiko mediterraneoaren barreneko Batasunaren Garrantzizko Lekuen zerrenda. Horrenbestez, Europako zuzentaraua aplikatzearen ondorioetarako, kontserbazio bereziko eremu izendatuko dira leku horiek. Aralar izeneko Lekua bi zerrendetan ageri da.

Aralar gunerako Kudeaketa Plana Europar Batasuneko araudiaren betebeharrekin bat prestatu da, eta, hortaz, bertan jaso dira Lekuan dauden habitat eta taxonen eskakizun ekologikoei dagozkien ekintza, neurri eta jarraibideak, aipatutako 92/43/EEE Zuzentarauan biltzen direnak.

Hori dela eta, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak proposaturik, 2014ko abenduaren 29an egindako bilkuran hartutako erabakiarekin bat, Nafarroako Gobernuak

DEKRETATU DU:

  1. artikulua. Xedea.

    Foru dekretu honen xedea hauxe da:

  2. Batasunaren Garrantzizko ES2200020 Lekua, Aralar izenekoa, Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzea.

  3. Aralar izeneko ES2200020 Kontserbazio Bereziko Eremuaren kudeaketa plana onestea. Foru dekretu honi erantsi zaio.

  4. artikulua. Planaren aplikazio eremua eta lurralde mugaketa.

    Aralar izeneko gunea Nafarroako ipar-mendebaldeko muturrean dago, eta 14.648,9 hektareako azalera dauka.

    Hona hemen haren mugak:

    Iparraldeko eta ekialdeko mugak:

    Aralarko iparraldeko maldetan dago iparraldeko muga; Gipuzkoako mugatik (Azkaraten), Malloetatik pasatuta, Alliraino. Handik, ekialdeko muga NA-7500 errepidearekin parez pare doa Etxeberriraino.

    Hegoaldeko eta mendebaldeko mugak:

    Hegoaldeko muga Arakil ibaiarekin parez pare doa, Aralarko hegoaldeko maldetan behera dagoen ibarrean, Egiarretatik Etxarri Aranatzaino. Mendebaldetik, mugak gora egiten du Etxarri Aranatz eta Bakaiku herrien arteko mugaren ondotik, eta Gipuzkoako mugatik Malloetaraino iristen da.

    Foru dekretu honek onetsitako planaren aplikazio eremuaren mugaketa ofiziala bertan jaso den kartografiak ezarri du.

    Nafarroako Onura Publikoko Mendien (OPM) Katalogoa onetsi duen Nafarroako Gobernu Zibilaren 1912ko maiatzaren 14ko Zirkularraren arabera, eremu horrek 8, 367, 368, 369, 370, 377, 378, 382, 387, 388, 389, 393, 397, 406, 436, 447, 448, 457, 459, 461, 489, 501, 502, 527, 529, 535, 538, 539, 542, 544, 547, 551, 552, 555, 556, 557, 559 eta 560 zenbakietako OPMak ukitzen ditu. Kontserbazio Bereziko Eremuaren %90 baino gehiago Onura Publikoko Mendiak dira.

  5. artikulua. Zuzendaritza Batzordea.

  6. Zuzendaritza Batzordea sortuko da. Aralar izeneko gunearen kontserbazioa kudeatzeko kontsulta eta partaidetza organoa izanen da. Mendien titularrak diren entitateetako ordezkariek, Aralarko Elkarteko ordezkariek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko ordezkariek osatuko dute.

  7. Zuzendaritza Batzordeak eginkizun hauek izanen ditu:

    1. Kudeaketa planean jasotako neurriak bete daitezela sustatzea. Aurreikusitako egutegia betetzen saiatuko da eta planaren neurriak aplikatzeko ahalmena duten eskualdeko eragile guztien lankidetza eta koordinazioa bultzatuko du.

    2. Planaren lan-programa dauden aukeretara egokitzea, Planaren neurriak ahalik eta errazen eta modurik eraginkorrenean aplikatzen direla errazteko.

    3. Proposamenak egitea Planean ezarritako ekintzak eraginkorragoak izan daitezen, aurreikusitako helburuak betetzeari begira.

    4. Foru Komunitateko Administrazioari adieraztea Kudeaketa Planaren garapena baldintza dezaketen ekintzak edo mehatxuak.

    5. Planaren betetze-maila aldian behin ebaluatzea, eta entitate, administrazio eta organo eskudunei eskatzea neurriak garatzeko behar diren konpromisoak bete ditzatela.

    6. Natur baliabideen azterketa eta ikerketa bultzatzea, baita gizarteak baliabide horiek ezagut ditzala eta haiekin goza dadila ere, betiere haien balioekiko errespetua eta ingurumen hezkuntza sustatuz.

    XEDAPEN GEHIGARRIAK

    Lehen xedapen gehigarria.–Gaikuntza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio behar diren tramiteak egin ditzan foru dekretu hau eta, bidezkoa bada, plana aplikatzeko behar den kostu ekonomikoaren kalkuluak Europar Batzordeari igortzeko, Habitat naturalak eta basa fauna eta flora kontserbatzeari buruzko maiatzaren 21eko Kontseiluaren 92/43/EEE Zuzentarauaren 8. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako.

    Bigarren xedapen gehigarria.–Lotutako araudia.

  8. Putxerriko natur erreserbari (NE-7) dagokionez, Aralar izeneko lekuan sartutako espazioa baita, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legean eta Nafarroako natur erreserbak erabili eta kudeatzeko plan zuzentzaileak onesten dituen uztailaren 6ko 230/1998 Foru Dekretuan ezarritakoaren arabera arautuko da.

  9. Leku honen barrenean, onura publikoko mendi gisa katalogatutako eremuan, Nafarroako Oihan Ondarea Babestu eta Garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

    AZKEN XEDAPENAK

    Azken xedapenetako lehena.–Kudeaketa Planaren indarraldia.

  10. Hauxe da foru dekretu honen bidez onesten den Kudeaketa Planaren indarraldia:

    1. Mugagabea, funtsezko elementuei, azken helburuei, arauei eta jarraibideei dagokienez.

    2. 10 urtekoa, espero diren emaitzei eta jarduketei (neurriak) dagokienez. Epe hori bukatutakoan, plana berraztertuko da.

  11. Hala ere, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuak uste baldin badu planean aurreikusirik ez zegoen funtsezko gorabeheraren bat gertatu dela, gunearen balioen zainketan eragina izan dezakeena, plana berraztertzen edo aldatzen ahalko da.

  12. Kudeaketa Plana ukitzen ahal duen edozein aldaketa edo berrikuspen foru dekretu bidez onetsi beharko da.

    Azken xedapenetako bigarrena.–Beste plan batzuekiko erlazioa.

  13. Foru dekretu honek onesten duen plana bat etorriko da aniztasun biologikoaren kontserbazioari buruz ezartzen diren maila goragoko planekin, eta, zehazki, Nafarroako Naturgune Babestuen Sarerako jarduketa-ildo orokorrak finkatzeko onesten direnekin.

  14. Dena dela, Nafarroako Naturguneei buruzko ekainaren 17ko 9/1996 Foru Legearen 7. artikuluan xedatutakoaren arabera, kudeaketa plan honetako zehaztapenak zuzenean aplikatu beharrekoak dira, eta tokiko entitateen hirigintzako udal planeamenduan sartuko dira, planeamendua egitean edo berraztertzen denean. Hori horrela, oraingo lurralde antolamendurako edo antolamendu fisikorako tresnak, kudeaketa plan honen aurkakoak badira, egokitu beharko dira, lehenbizikoz aldatzen edo berrikusten direnean.

    Azken xedapenetako hirugarrena.–Garatzeko gaikuntza.

    Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari ahalmena ematen zaio foru dekretu hau garatzeko eta betearazteko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

    Azken xedapenetako laugarrena.–Indarra hartzea.

    Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

    Iruñean, 2014ko abenduaren 29an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Yolanda Barcina Angulo.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR