116/2017 FORU DEKRETUA, abenduaren 20koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza onesten duena, 2016ko ordezkatze-tasari dagokiona, administrazio errorako, Osasun Departamenturako eta unibertsitatez kanpoko irakasleen esparrurako.

SecciónI. Nafarroako Foru Komunitatea

Estatuko 2017ko Aurrekontu Orokorrei buruzko ekainaren 27ko 3/2017 Legeak 19. artikuluan xedatzen duenez, langile berriak administrazio publikoetan sartzeko mugak bertan ezarritakoak izanen dira; horrekin batera adierazten du zein den gehieneko ordezkatze-tasa legearen 19. artikuluko 1. apartatuan, 2. eta 3. zenbakietan jasotzen diren jarduera publikoaren sektoreetan.

Nafarroako Foru Komunitateko plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko Lege horretan ezarritako ordezkatze-tasari jarraikiz, ondorioztatzen da ezen lan publikoaren 2017ko eskaintza 566 lanpostukoa dela guztira (154 lanpostu Administrazio Erroan, 219 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloan, 2 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloan, eta 191 lanpostu, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleenak); lanpostu horiek 2016ko ordezkatze-tasari dagozkio, aipatu 3/2016 Legearen 19. artikuluan ezartzen den bezala.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak, Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak, kontsulta egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaiari, proposamena egin diote Nafarroako Gobernuari 2017ko lan publikoaren eskaintza onesteko: guztira 566 lanpostu dira (154 lanpostu Administrazio Erroan, 219 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloan, 2 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloan, eta 191 lanpostu Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleenak).

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2017ko abenduaren 20ko bilkuran hartutako Erabakiarekin bat,

DEKRETATU DU:

  1. artikulua. Lan publikoaren eskaintza.

    Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza onesten da 2017. urterako, 566 lanpostu betetzeko, 2016ko ordezkatze-tasari dagokionez. Hauek dira xehetasunak:

    Garapen Ekonomikorako Departamentua.

    Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren Zuzendaritza Nagusia:

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 3736 eta 3799 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Turismo eta Merkataritza Zuzendaritza Nagusia:

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 4053 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Herri Lan Zuzendaritza Nagusia:

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 7005 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Eskubide Sozialetako Departamentua.

    Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia:

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 7538 eta 8323 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Idazkaritza Tekniko Nagusia:

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 4840 eta 7537 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentua.

    Aurrekontuaren Zuzendaritza Nagusia:

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Hamaika lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 6739, 6741, 6742, 6746, 6749, 6750, 7405, 9378, 9379, 9381 eta 9831 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Nafarroako Estatistika Institutua:

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 1032 zenbakia duena plantilla organikoan.

    Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentua.

    Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusia:

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 7440 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 760, 4199 eta 7439 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Informatikaren, Telekomunikazioen eta Berrikuntza Publikoaren Zuzendaritza Nagusia:

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 6913 zenbakia duena plantilla organikoan.

    –Sistema informatikoetako erdi mailako teknikaria. Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 858, 914, 5145, 38985 eta 65874 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Barne Zuzendaritza Nagusia:

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 3820 eta 5441 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    –Suhiltzailea. Hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10396, 10397, 10398, 10399, 10400, 10401, 10402, 10403, 10404, 10405, 10406, 10407, 10408, 10409, 10410, 10411 eta 10412 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    –Foruzaina. Hamazazpi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 10413, 10414, 10415, 10416, 10417, 10418, 10419, 10420, 10421, 10422, 10423, 10424, 10425, 10426, 10427, 10428 eta 10429 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    Justizia Zuzendaritza Nagusia:

    –Psikologoa. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 5827, 10093, 10103 eta 10104 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

    –Administrazio publikoko teknikaria (arlo juridikoa). Lanpostu huts bat...

Para continuar leyendo

Solicita tu prueba

VLEX utiliza cookies de inicio de sesión para aportarte una mejor experiencia de navegación. Si haces click en 'Aceptar' o continúas navegando por esta web consideramos que aceptas nuestra política de cookies. ACEPTAR